esaneko

1. izond. Norbaitek agindutakoa betetzen duena. Mutil zintzo eta esanekoa. 2. izond. Norberak emandako hitza betetzen duena. Jainkoa da bakarrik esanekoa. 3. iz. Menpekoa. Hauek Otxandaren esanekoak ziren. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
esaneko iz.
[mendekoa]
azpiko, eskuko, eskupeko, etxeko, etxetiar, hankapeko, mendeko, mirabe, zerbitzari, manuko Ipar., manupeko Ipar., peko Ipar., petzero Ipar., sehi Ipar., agindupeko Bizk., ogipeko Bizk., nerabe Naf., mainata Zub., mixkandi Zub., ogituko Bizk. g.e., sujet Ipar. zah.
esaneko izond.
[obeditzailea]
etorkor, obeditzaile, manaerraz Ipar., obedient Ipar., obediente Heg., esangin Bizk., etordun g.e., manukor g.e., manakor Ipar. g.e.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es (1) obediente, dócil (2) cumplidor, -a; de palabra (3) servidor, -a; vasallo; que está al servicio (de alguien); que está a las órdenes (de alguien)
fr obéissant, -e ; fidèle, docile
en obedient

Txakurrak, esaneko, atzaparrak kendu zituen nire bularretik. [Ihes betea, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

Jakob Gómezek esan zuen Gabrielen jarrera pozoin edo azidoa bezain suntsitzailea zela, bere eskolako umeei, ordu arte zintzo eta esaneko, entzun ziela berak bere belarriekin nahiago zutela da Rua eroaren atzetik ibili, erlijio arduradunen atzetik baino. [Airezko emakumeak, Felipe Juaristi (Erein, 2003)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

Arturo erregearen esanekoak ziren. (Elhuyar Hiztegia)