Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:45 am on 2012/02/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    maitemindu 

    da/du ad. Norbaitenganako aparteko maitasunzirrara sentitu edo sentiarazi.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.
    [amoratu]
    amorostu Ipar., enamoratu beh., amoratu zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es enamorar(se), cortejar
    fr (s’)énamourer, devenir amoureux, -euse
    en (1) to fall in love (2) to make sb fall in love, to cause sb to fall in love

    Ni zutaz maitemintzeko bezain eroa izan nintzen, baina ezin nuen zure arreta erakarri ere. [Ilargi-harria, Wilkie Collins / Antton Olano (Elkar-Alberdania, 2008)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    Denek pentsatzen dute ez naizela maitatzeko gai. Nik uste dut zurekin maitemindu nintekeela. [Burbuilak, Irati Elorrieta (Alberdania, 2008) Orr.: 45] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    maitemindu (FlickrCC, apastor85)

     
  • Maite 7:54 am on 2012/02/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    part 

    Onomat. de la acción de lanzar un objeto a corta distancia. (Labayru ikastegia)

    Sinonimoak: plast!, sast!, zapart!, danba! (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es ¡zast!
    fr vlan!
    en bang!

    Part horra eta part hona aitabitxik zabaldu dau dirua. (Labayru ikastegia)

    Ontzi guztia ez ondoratutearren artu aberastasunak eskukadaka ta part!! itxasora iaurti. A Ezale 1897, 279b. (Orotariko Euskal Hiztegia)

     
  • Maite 3:36 pm on 2012/02/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    urtxintxa 

    iz. ZOOL. Zuhaitzetan bizi diren esziuridoen familiako zenbait ugaztun karraskariren izen arrunta. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 4:21 pm on 2012/02/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    etengabe 

    1. adb. Etenik ez duela. Etengabe aldatuz doana. 2. izond. Etenik ez duena. Lan etengabea. 3. HIZKL. Jarraia.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.
    etengabe adond.
    [beti eta beti]
    beti, beti eta beti, betiere, betitik, egun eta gau, gau eta egun, betidanik Ipar., egundainotik Ipar., eternalki Ipar., zanpa-zanpa Ipar./Naf., tai gabe Zub., atergabe jas., betiro g.e., etengabeki g.e., egundainoz geroz Ipar. zah., egundainoz geroztik Ipar. zah.
    etengabe izond.
    [etengabekoa]
    atergabe, atergabeko, etengabeko(UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) izond. continuo, -a, incesante, ininterrumpido, -a (2) Hizk. continuo, -a (3) adond. (1) izond. continu, -e ; incessant, -e ; ininterrompu, -e (2) adond. sans arrêt, continuellement
    fr crucifier
    en (1) izond. continuous; ceaseless, constant, interminable; uninterrupted (2) adond. unceasingly, not stopping, without a rest

    Egin klik irudiaren gainean, abestiak entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • Maite 7:52 am on 2012/02/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    amoina 

    iz. (Ipar.) Limosna.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar.
    [limosna]
    limosna Heg., ukar neol., erremusina Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es limosna
    fr aumône
    en charity; alms (pl.)

    Ez naiz ezkutatuko: pentsatzen dut Euskal Telebistak zentzurik badu, EAEko telebista publikoa den neurrian —ez dugu ahantzi behar EAEko telebista publikoa dela, ez gehiago—, euskaraz duela zentzua. Nahi bezala: euskaraz bakarrik, euskaraz batez ere —lehenaren aldeago ni—, baina euskaraz. Eta ez orain indarrean den kate bakoitzeko hizkuntza bat formatu horrekin, euskarazko katea amoina, limosna bilakatu dela gaztelaniazko kate zentral, inportante eta ezinbestekoaren aldean. [Euskarazko ETB, Aritz Galarraga (Berria, 2012-02-08)]

    amoina (FlickrCC, danaScobar)

     
  • Maite 7:49 am on 2012/02/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    elur golde 

    iz. Elur-kentzeko makina edo elur-kentzekoa bide batetik edo bestelako eremu batetik elurra kentzeko diseinatu edo prestatutako ibilgailua da. (Wikipedia)

    Nola erran (frantses-euskara hiztegi elektronikoa)
    chasse-neige(s) pl nom masculin: elur kentzeko (makina) – elur golde (ber.)

    Sinonimoak: iz.
    [elurra kentzeko makina] elur-kentzeko makina, elur-kentzekoa (Euskalterm eta Wikipedia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es quitanieves
    fr chasse-neige
    en snow plough; snow plow (USA)

    Euskal Herriko hainbat  errepide itxita egon zen hainbat orduz, elur goldeak euren lana egin zuten arte.

    elur golde (FlickrCC, Arguez)

     
  • Maite 7:27 am on 2012/02/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    gurutziltzatu 

    du ad. Gurutzean iltzatu edo josi. Heriotzako epaia eman eta gurutziltzatu zuten. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.
    [gurutzefikatu]
    gurutzatu, gurutzefikatu Ipar., gurutzeratu g.e., kruzifikatu zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es crucificar
    fr crucifier
    en to crucify

    Borreroarentzat, sinestun den aldetik, Jesukristo gurutziltzatzea litzateke goi-asmorik ederrena. [Glosolaliak, Karlos Linazasoro (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    gurutziltzatu (FlickrCC, cmiper)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel