Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 1:53 pm on 2012/02/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    amula 

    iz. 1. ITSAS. Itsasontziaren alboak branka osatuz estutzen direneko aldea. • amula-bete. Branka zorrotza edo punta-formakoa ez duen txalupa.  2. Ontziaren alboetako aurreko aldea, brankarantz estutzen hasten dena. Istriborrekoa eta ababorrekoa izan daiteke. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa eta Elhuyar Zientzia eta Teknologia hiztegi entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. brankalde

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren hiztegi entziklopedikoa):

    es (1) amura / por la amura de [babor|estribor] (2) amura
    fr (1) joue / forme avant par [bâbord|tribord] avant (2) amure
    en (1) raked bow (2) tack

    Ipar-mendebalak jotzen zuenez ababorreko amulatik zetorkigun-eta haizearen puzkada. [Baleen berbaroa, E. Jimenez  (Ibaizabal, 1997)]

    Karrakaren ababorreko amulako azken txikotari korapiloa neuk egin nion, eta oinen azpiak lehorrean nituelako, bestela zin egingo nukeen ontzian segitzen nuela. [Sukar ustelaren urtea, Edorta Jimenez (Txalaparta, 2004)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    amula (Wikimedia GFDL, Pablo Elias; Iñaki Agirrek euskaratua)

     
  • Maite 7:39 am on 2012/02/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    tartarikan 

    Adlag. Berriketan, hitz eta hitz. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adlag. Ipar.
    [berriketan]
    berriketan, ele-meleka, hitz eta pitz, kalakan, hizka-mizka Ipar., tartarika Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es charlando
    fr bavardant, conversant
    en chatting, talking

    Halere, arroz-esnez beteriko bigarren ontzia mahai gainean jarri eta tartarikan jarraitu zuten, gustura asko gainera. [Korapiloak, Jasone Osoro (Elkar, 1997)] (Ereduzko Prosa Gaur, moldatua)

    tartarikan (FlickrCC, Adultos Mayores)

     
    • ibai 10:40 am on 2012/02/07 Permalink

      “tartarrean” ere entzun izan det hor zehar

    • Maite 4:38 pm on 2012/02/11 Permalink

      Tartarrean oraindik politagoa iruditzen zait… Mila esker, ekarpenagatik! 🙂

  • Maite 10:18 am on 2012/02/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    elurbusti 

    iz. Ia urturik erortzen den elurmota, euria eta elur beratua nahasirik dituena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 1:10 pm on 2012/02/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    hormatu 

    1. da/du ad. Izoztu.  2. du ad. Horma egin, batez ere harrien bidez. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.
    [izotza egin]
    izotza egin, izoztu, karroindatu Ipar., leia egin Bizk., leitu Bizk., jelatu Gip.
    [isurkariak izotz bihurtu]
    Ipar. izoztu, leitu Bizk., jelatu Gip. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) helar(se), congelar(se) (2) tapiar, amurallar, hacer un muro; condenar (una puerta…)
    fr (1) (se) glacer, (se) congeler
    en (1) to freeze, to turn (in)to ice

    Egin klik irudiaren gainean, abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egin nahi baduzu.

     
  • Maite 9:24 am on 2012/02/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    karroin 

    iz. (Ipar.) Horma, izotza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar.
    [izotza]
    horma, izotz, lei Bizk., jela Gip. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es hielo
    fr glace, gelée
    en ice

    Aldi berean, une berean, sua uhinka bideraino lerratzen dela – jendeak eta etxeak irents ote ditzake? – mende bukaera honetan errebelatu izaki galdua naiz, eta hirugarren karroin aroko karibu ehiztaria. [%100 basque, Itxaro Borda (Ssua, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    karroin (FlickrCC, Taboada Testa)

     
  • Maite 7:23 am on 2012/02/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    izotz-kandela 

    iz. zati zintzilikatu eta konikoa, burruntzia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [izotz-burruntzia]
    izotz-burruntzi, kandela, ziztor, kandeloi g.e., kandalu Zub. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es carámbano, canelón
    fr glaçon
    en icicle

    Umeak, berriz, aho zabalik: beraiek sekula ikusi gabeko izotz kandela luzeak, Eibarko teilatu-ertzetan zintzilik ageri zirenak, mundu misteriotsu baten sarrera gisa lerrokatzen ziren euren begien aurrean. [Carlos izena zuen gizona, Pedro Alberdi (Alberdania, 2009)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    izotz-kandela (FlcikrCC, peru, lili eta marije)


    Liliren izotz-kandela (FlickrCC, by peru, lili eta marije)

    Peruren izotz-kandela (FlcikrCC, peru, lili eta marije)

     
  • Maite 4:06 pm on 2012/02/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    denborale 

    iz. (B eta G) Ekaitza; eguraldi txarra.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Heg.
    [ekaitza]
    bisuts, ekaitz, tenpestate, tulubio Ipar. g.e., borraska Heg. g.e., tenpesta Ipar. zah., tormenta Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es temporal, mal tiempo
    en storm; (de nieve) snowstorm, blizzard

    Trumoiaren burrunba isildu zen istant batean, eta denborale lazgarria, bide bihurgunea atzean utzirik, amildegiaren hondoetan galtzen ari zen. [Mikel Strogoff, Jules Verne / Karlos Zabala (Ibaizabal, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    denborale (FlickrCC, taivasalla)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel