Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:48 am on 2012/01/31 Permalink | Reply
    Tags:   

    afaitatu 

    da/du ad. (zah.) Apaindu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. Ipar. zah.
    [apaindu]
    maneatu, moldatu, paratu, prestatu, gertu Heg., atondu Bizk., gertatu Bizk., gaitu g.e., drezatu zah., preparatu zah., arreglatu Heg. g.e., alogatu Ipar. zah., apaindu Ipar. zah., disposatu Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar  eta Word Reference hiztegiak):

    es ataviar(se), adornar(se); (herr.) afeitar(se)
    fr se parer (con o de, de)
    en to attire oneself in sth (liter)

    Arropa ederrez bere gorputza afaitaturik zihoan kalean gora.

     
  • Maite 9:07 am on 2012/01/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    tobera 

    iz. 1. Euskal musikatresna. Bi lagunen artean airean edukitzen den metalezko palanka edo hodia da, bi jotzailek, bakoitzak metalezko bina hagatxo dituela, kolpatuz jotzen dena. Eztei aurretik mutil-taldeak senargaiaren etxe aurrean koplak kantatuz jotzen zen. 2. (B) Kalapatxa. 3. (Ipar.) Toberamustra. 4. AERON. Erreakziozko motore baten atzealdean den kono-formako atala, motoretik irteten diren gasek beren bolumena handitu eta hegazkina bultzatzeko behar den energia zinetikoa lortzeko funtzioa duena. 5. TEKNOL. Metalurgiako labeetan aire beroa edo oxigenoa sartzen diren tutua. Tutu honek pareta bikoitza du eta bertatik hozteko ura iragaten da. • tobera-mustra. (Ipar.) Xaribari paradak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
    [galarrotsak] pl. galarrots pl.
    [kobaina]
    kalapatxa, kobain Zub.

    Wikipedian:

    Tobera bi lagunen artean airean edukiz jotzen den euskal musika tresna da, txalapartaren antzerakoa. Metro eta erdi luzerako burdinezko palanka edo hodi batek osatzen du eskuarki. Berau jotzeko metalezko 30 zentimetro luzeko lau haga erabili ohi dira, bat esku banatan.

    Palanka joaldiarekin tartekatuz, bertsolariak koplak kantatzen ditu, bai toberaren bertso propio zaharrak, bai saio horretarako prestatutakoak edo bat-batekoak. Festa-giroan jotzen da, ezteietan nagusiki edo “karobi ezteiatan”

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) (Euskal Herriko musika-instrumentua tobera) tobera (2) (errotakoa) tolva (3) (Aeron./Teknol.) tobera
    fr (Euskal Herriko musika-instrumentua tobera) instrument, sérénade, charivari
    en (Euskal Herriko musika-instrumentua tobera) a Basque instrument made of a steel rod which is suspended on either end by ropes and which is played by four small iron bars

    Usario horri jarraiki, esan liteke euskarak tobera etxekotu duela, irudi geometriko hori nonahi (burniola, karobi, errota) ageri dela ere, eta lanbide horien inguruko festa-grinak eraginik edo, hortik atera zela gero tobera hitza, inbutu gisako musika tresnaren batez (toberaz) lagunduriko koplagintza xelebrea izendatzeko. [Trapuan pupua, Patziku Perurena (Erein, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Lagunak ez ziren bibaka hasi lehen bezala, inor ez zen Metxarengana etorri zorionka, inor ez zitzaion eskaini gauzak biltzeko, eta gauean tobera jotzeko gogoa ere joana zitzaien. [Agirre zaharraren kartzelaldi berriak, Koldo Izagirre (Elkar, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    tobera (CC, Herri Musikaren Txokoa)

     
  • Maite 11:58 am on 2012/01/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    lapatx 

    iz. 1. Elurmaluta txikia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 8:28 am on 2012/01/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    ebaki 

    du ad. 1. Lanabes zorrotz baten bidez zerbaiten jarraitasuna eten, zerbait bereizi edo zatitu. Belarra ebakitzen ari zen. Ganibeta erori zaio eta behatza ebaki du. 2. HIZKL. Hizkuntz hotsak ahoz gauzatu; ahoskatu. Hitzak guk bezala ebakiko ditu. 3. MAT. Lerro, plano edo solido batek beste batekiko puntu komun bat edo batzuk izan.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
    [moztu] moztu, pikatu Ipar., epaitu g.e.
    [ahoskatu]
    ahoskatu

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) cortar; recortar (2) rajar; cercenar (3) segar, cortar (4) partir, romper, quebrar; cortar, cercenar (5) pronunciar (6) (Mat.) cortar (7) (Z) decidir, resolver, fallar; juzgar (8) golpear, herir, castigar (9) partir, dividir; repartir (10) interrumpir, cesar
    fr (1) couper, découper (2) prononcer (3) diviser, partager (4) interrompre
    en (1) to cut, to cut sth out (2) [hotsak ahoz gauzatu] to articulate; [hizkuntza jakin batekoak] to pronounce (3) to divide; to distribute

    Egin klik irudiaren gainean, abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • Maite 11:22 am on 2012/01/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    lukana 

    iz. Argia barrura sar dadin estalki batean egindako eta kristalez itxitako zuloa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [argizulo] sabaileiho, argizulo (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es claraboya, lucerna, ventanilla del tejado, tragaluz
    fr lucarne, tabatière
    en skylight

    Bat-batean, gelan argia goitik zetorrela ohartuz, gorantz begiratu zuen: sabaian bi lukana zeuden, eta bonbillen argia japoniar paperean zehar hedatzen zen. [Loti ederrak, Yasunari Kawabata / Ibon Uribarri (Alberdania-Elkar, 2006) Ereduzko Prosa Dinamikoa] Moldatua (jatorrizkoan argizulo azaltzen da, lukanaren ordez).

    lukana (FlickrCC, luipermom)

     
  • Maite 8:00 am on 2012/01/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    astanafarreri 

    iz. MED. Barizela. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [eritasuna]
    baztanga ero (UZEIren Sinonimoen Hiztegia) / barizela, baztanga, sakute (Labayru Ikastegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es varicela
    fr varicelle
    en chickenpox

    Haurtzaindegiko ume ilehoria astanafarreriak jota zegoen udazken hartako lehen egunetan.

    astanafarreri (FlickrCC, PhylB)

     
    • Luistxo 8:41 am on 2012/01/26 Permalink

      Twitterren irakurri dizut, Maite, berezia dela hitza. Gure mundua aldatu delako da berezia. Nafarreria (hau baino gaixotasun larriagoa), izatez, desagertu ere egin da. Duela 100 urte arte edo, Gipuzkoako herrietan, baziren nafarretxeak… Ez ziren elkarte erregionalistak, ez, nafarreria zutenak gordetzeko ospitaleak baizik. Gaur, erdaraz zer den ere ez dakigu: Lazareto.

      Nire amamaren grabazio bat pasatu nien Ahotsak-ekoei… Isipilla baltzarekin hil zen gizon batena kontatzen zuen han. “Peste”, argitu zidan, galdetutakoan. Ez nago seguru, ea izurria zen. Izatez, isipila esistitzen da oraindik, bitxia bada ere. Nik ikusi dut.

    • Maite 10:38 am on 2012/01/27 Permalink

      Ricardo Gómez saiatu da etimologikoki hitza azaltzen, Twitterren izandako galderei erantzunez. Hona ekarriko ditut berak han botatako batzuk. Mila esker, Ricardo!

      Baztanga < lat. PASTINACA 'azenario', erromantzezko forma bat tartean segurki. Erupzioen koloreagatik (cf. fr. rougeole, kasu)
      Nafarreri < nabar+eri. Ez nago seguru 'nafar' Nafarroagatik den ala erupzioen kolore nabarragatik berriz.
      Eritasunak lekuekin lotzea ere ohikoa da…
      Astanafarreri: esango nuke ‘asta-‘ ‘basa-‘ren kide dela (astobelar, astailar…), baina arrazoia ez dakit.

  • Maite 11:12 am on 2012/01/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    emaro 

    adb. Geldiro, astiro. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adond.
    [geldiro]
    apurka, astiro, astiz, baratz, emeki, geldika, geldiro, poliki, poliki-poliki, polito, baratxe Ipar., erreposki Ipar., pausatuki Ipar., pirka-pirka Ipar., geldi-geldika Bizk., geldika-geldika Bizk., astiki g.e., betaro g.e., betaz zah., astiroki Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es dulcemente, suavemente; poco a poco
    fr doucement
    en gently

    Neskak arropak jantzi zituen eta lepo atzea laztandu zion negarrez ari zen mutil biluziari, emaro, ama krudel batek bezala. [Pasaia blues, Harkaitz Cano (Susa, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel