Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:52 am on 2012/01/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    tortola 

    iz. (kolok). ANAT. Emeen sexu-organoen kanpoaldea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa eta Labayru Ikastegia)

    Sinonimoak: iz.
    alu, atorra, potxor, sagu, sator, tutu, motxin (Labayru Ikastegia eta Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es vulva, miembro genital femenino.
    fr vulve
    en vulva

    Berarengana erakarri ninduen, izterrak neureen artean jarriz, eta han hasi zen tortola igurzten nire eskuineko belaun tolestuaren kontra; belaun hartan zaldiaren zera irudikatuz, nonbait. [Ogi hutsa, Mohamed Xukri / Arantzazu Royo (Igela, 2010)] (Ereduzko Prosa Dinamikotik hartua eta moldatua. Jatorrizkoan motxin hitza agertzen da, tortola hitzaren ordez).

    tortola (Irudia: Gustave Courbert, L'Origine du monde. Wikipedia.org)

     
  • Maite 10:34 am on 2012/01/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    turbustu 

    du ad. (Z) Uhertu, arretu. Kolorea ilundu, arre bihurtu.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. Zub.
    [uhertu]
    arretu, uhertu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    turbustu (th- H (S); thürbüstü Sc ap. A Dv).

    1. “Troubler un liquide” Dv. “Enturbiarse los líquidos” A. Hire igialdi batek itxasuak nahasten eta thürbüsten. Chaho AztiB 9. Banoazu edatez / hogei urhatsez / zu baino beherago [errekan], / eta zure edaria, / segurki duzu egia / eztit niholere thurbusten. “Je ne puis troubler sa boisson”. Arch Fab 89. Begiak thürbüsten, […] elhiak nahasten, izerdi hotzaz bustatzen ta gizona deuserezten [dü lotsak]. Egiat 249. (Part. en función de adj.). Gau oskarbietan, / igelak eta nik / dugu bakarrik maitatzen! / iturri turbustua. Azurm HitzB 56.

    2. (thürbüstü Sc ap. A; Gèze). “Thürbüstü, troubler” Gèze. “Turbar conciencias” A. Arrazoin naturala, pasionez eta bizioez uhertua eta thurbustua eztena. Ax (ed. 1864), 318. Bena gisa hortan eta berheziki gizonen bizia llabürtüz geroz, aisa thürbüsten eta galtzen ahal ziren egia güziak. Ip EgErr 360.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es enturbiar(se)
    fr (se) troubler, (s’)obscurcir, devenir confus, -e
    en to become turbid/muddy/murky

    Kontserbatzaileentzat herria berez erlijioso, erregezale, etc., etc. da, ur bare gardena, haren izpiritua “besteak” turbusten du. [Espainiaren arimaz, Joxe Azurmendi (Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
  • Maite 3:03 pm on 2012/01/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    herensuge 

    iz. Elezaharretako piztia izugarria, hegoak, atzaparrak eta narrasti-gorputza zituena. Jarraitu irakurtzen… (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 3:14 pm on 2012/01/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    arragoa 

    iz. 1. METAL. Labearen behealdeko barrunbea, burdinurtua biltzen duena. 2. Material erregogorrez edo grafitoz egindako ontzi ahozabal txikia, substantzia jakin batzuk urtzeko eta lohitasunez garbitzeko laboratorioetan erabiltzen dena. 3. (hed.) Gauza edo elementu desberdinak nahasten diren lekua. 4. (hed.) Purifikazio intelektual edo morala lortzeko bidea. Sufrimenduaren arragoa.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegia:

    arragoa (V, G, AN; Lar, H, A Apend), arragua (Lar), arrao (A (que cita a Izt)), arrogo (H). Ref.: A; SM EiTec1 s.v. arasa, EiTec2.
    (…)
    Etim. Se trata de un representante del lat. fabrica, que procede inmediatamente del cast. fragua, aunque su etimología ofrezca dificultades. Cf. DCECH s.v. ragua.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) crisol; copela (2) Metal. crisol  (3) hed. crisol, lugar donde se mezclan cosas o elementos diferentes
    fr creuset
    en crucible

    Egin klik irudiaren gainean, abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egin nahi baduzu.

     
  • Maite 10:05 am on 2012/01/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    danborrada 

    iz. 1. Danborrez eginiko joaldia. 2. Euskal Herriko zenbait herritan doinu batzuekin batera danborra joz egiten den jai-giroko ibilaldia. Ezagunenak San Sebastian egunean Donostia eta Azpeitian egiten dira. Jarraitu irakurtzen… (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [jaistea] jauspen Ipar., jautsapen Ipar., jaitsaldi g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es tamborrada
    fr roulement de tambour
    en Basque drum parade

    Ohi bezala, Konstituzio plazan bandera altxatuta hasi da gauerdian San Sebastian eguna Donostian. Danborrada bereziko konpainiak giroa berotzen aritu dira aurretik. [Hasi da danbor burrunba, 2012-01-20] (berria.info)

     
  • Maite 11:32 am on 2012/01/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    mamurtu 

    du ad. (B) 1. Mastekatu. 2. (hed.) Hausnartu, gogoan erabili.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. Bizk.
    [mastekatu]
    mastekatu, murtxikatu Ipar.
    [hausnartu]
    buruan erabili, gogoan erabili, gogoeta egin, gogoetatu, gogoratu, hausnar egin, hausnartu, meditatu, oldoztu, pentsatu, gogaldu g.e., gogartu zah., kontsideratu zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) masticar, mascar, triturar (2) reflexionar, meditar, pensar
    fr (1) mastiquer, triturer (2) réfléchir, méditer
    en (1) to chew (2) to ponder, to think

    Goseak eta bero sapak eragindako zorabioak gauzak argi ikustea eragozten zidaten. Arrain txiki lehor eta zanpatu bat jaso nuen lurretik. Usain egin nion. Okagarria, horratik. Azala kendu nion, eta nazkaz murtxikatu. Zapore higuingarria zuen. Mamurtu eta mamurtu ari nintzen, ezin irentsirik. [Ogi hutsa, Mohamed Xukri / Arantzazu Royo (Igela, 2010) Orr.: 93)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    Jakin berri nituenak mamurtu ezinik nengoen ni, itzuri egiten nintzaion nire amorrazioaren marmarra ez zen edozeri. [Ihes betea, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:00 am on 2012/01/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    zafratu 

    du ad. Zafraldi bat eman, jipoitu, astindu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. Ipar./Naf.
    [jipoitu]
    astindu, bero-bero egin, berotu, bizkarra berotu, ederrak eman, egurra eman, egurtu, eskua ezarri, eskua luzatu, hebaindu, hebain-hebain egin, jipoitu, jo, makilatu, zaharoztatu, zehatu, zigorkatu, zigortu, zurratu, azotatu Ipar., panpatu Ipar., umatu Ipar., zaflatu Zub., azorriatu g.e., bizkarra hautsi g.e., hagatu g.e., makilakatu g.e., ukaldikatu Ipar. jas. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es zurrar, sacudir, dar una paliza
    fr frapper, battre, rouer de coups

    Hasperen egin zuen eta, gero, nahigabetuarena eginez, esan zuen: -Ez dut berriro ezkontzaren ozpinetik edan nahi! Gazte denboran, Afifi anderea urrin saltzaile batekin ezkondu zen, baina ezkontza hark porrot egin zuen. Senarrak zafratu egiten zuen, asko sufriarazi, eta haren diru guztia xahutu zuen [Mirarien kalezuloa, Nagib Mahfuz / Patxi Zubizarreta (Alberdania-Elkar, 2006) Orr.: 36] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    zafratu (FlickrCC, cecito)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel