mamurtu

du ad. (B) 1. Mastekatu. 2. (hed.) Hausnartu, gogoan erabili.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: ad. Bizk.
[mastekatu]
mastekatu, murtxikatu Ipar.
[hausnartu]
buruan erabili, gogoan erabili, gogoeta egin, gogoetatu, gogoratu, hausnar egin, hausnartu, meditatu, oldoztu, pentsatu, gogaldu g.e., gogartu zah., kontsideratu zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es (1) masticar, mascar, triturar (2) reflexionar, meditar, pensar
fr (1) mastiquer, triturer (2) réfléchir, méditer
en (1) to chew (2) to ponder, to think

Goseak eta bero sapak eragindako zorabioak gauzak argi ikustea eragozten zidaten. Arrain txiki lehor eta zanpatu bat jaso nuen lurretik. Usain egin nion. Okagarria, horratik. Azala kendu nion, eta nazkaz murtxikatu. Zapore higuingarria zuen. Mamurtu eta mamurtu ari nintzen, ezin irentsirik. [Ogi hutsa, Mohamed Xukri / Arantzazu Royo (Igela, 2010) Orr.: 93)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

Jakin berri nituenak mamurtu ezinik nengoen ni, itzuri egiten nintzaion nire amorrazioaren marmarra ez zen edozeri. [Ihes betea, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)