Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:25 am on 2011/06/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    mihiluze 

    mihiluze edo mihi-luze (Hiztegi Batua) izond. Berritsua, asko hitz egiten duena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    berritsu, hitzontzi, berbontzi, berri-ipurdi, berri-lapiko, berriketa-ontzi, berriketari, berriketazale, eleketari, eleberriti, kalakari
    (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es charlatán, -ana, boquirroto, -a; indiscreto, -a, imprudente; bravucón, -ona
    fr bavard, -e ; indiscret, -e
    en talkative; indiscreet, gossipy

    Tabernari mihiluzea mozkorturik zegoen, korroskadak botatzen zituen ahotzarra zabaltzen zuen aldiro. [Zubigilea, Lutxo Egia (Susa, 2007)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
  • Maite 7:43 am on 2011/06/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    azaluts 

    izond. Itxuratia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    [itxurazalea]
    ele-zuri, irri-zuri, itxuralari, itxurati, itxurazale, tolesdun, zuri, gezur-zuri g.e., filus Ipar. g.e., faltsu beh., sabelzuri g.e., fazati Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es hipócrita, falso, -a
    fr hypocrite, faux, fausse
    en hypocritical; false

    Fidel izan beharraz honetan, haren beste antzerki-lan batzuetan bezala, Wildek, bere umore finena erabiliz, gizarte azaluts horren erretratu bat egiten du. [Fidel izan beharraz, Oscar Wilde / Antton Olano (Ibaizabal, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:25 am on 2011/06/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    trepeta 

    iz. Trastea, tramankulua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. beh.
    [tresna, tramankulua]
    aparatu, tramankulu, tresna, gailu Heg., arnes Ipar., imintzio g.e., adrezu zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es instrumento, utensilio
    fr ustensile
    en tool, utensil

    Richardek, orduan, bere sinesgarritasuna kolokan jartzen zutenero bezala, sudur mintzak puztu eta gerraren hasieran denei banatu zieten petatearen barruan zegoen trepeta alferrikako hura atera zuen jakaren barruko patrikatik. [Neguko zirkua, Harkaitz Cano (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 10:38 am on 2011/06/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    egun-txinta 

    iz. Eguna argitzen hasten den unea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 8:18 pm on 2011/06/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    uso 

    iz. ZOOL. Kolunbidoen familiako eta Columba generoko hegazti kolunbiformeen izen arrunta. Lumaje gris-urdinxka dute, hego zabalak eta ez oso luzeak eta isats nabarmena. Espezie asko daude eta batzuk giza inguruneetara (baserri, hiri, etab.etan) egokitu dira. Migratzaileak ere badaude.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es paloma
    fr palombe, pigeon
    en pigeon; [sinboloa] dove

    Egin klik irudiaren gainean, hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • Maite 4:47 pm on 2011/06/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    minduri 

    iz. (Ipar.) Erostaria, hiletaria; hilaren ahukuan doana. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: [erostaria, hiletaria] adiagile, hiletari, erostari Bizk., adiakari g.e., auhendari Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es plañidera; persona que participa en el duelo
    fr qui porte le deuil

    Hil-hurran lebilkeen otso-uhuruz aritzea ez zen hargatik Edmearen trakako emazte baten egin-moldea, bost haurrak munduratu zituenean ez baitzuen intziri edo minduri bakar bat ere ozenarazi. [Zeruetako erresuma, Itxaro Borda (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 6:47 am on 2011/06/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    galbahe 

    iz. 1. Aleak, hondarra, ikatza, etab. bahetzeko erabiltzen den bahe xehea. 2. Baliagarri edo onesgarri ez dena bereizteko irizpide edo prozedura. Zentsuraren galbahetik pasatu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: bahe, arrazko, ogi-bahe, artza, maze, zetabe, zaranda (Adorez  Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) criba, harnero, cedazo, tamiz (2) criterio o método para hacer una criba, para seleccionar
    fr crible, tamis
    en sieve, sifter

    Oroimenak bere galbahe magikotik pasatzen dik guztia, ia ez sinesteko moduan. [Azken hitzordua, Sandor Marai / Xabier Olarra (Igela, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Hiriko egonaldian ikusitakotik erne behar zuen testuak; egin zezala oroimenak, bere gisara bezala, galbahe lana. [Lekuak, Bernardo Atxaga (Pamiela, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    galbahe (FlickrCC, Little Sadie)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel