Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:25 pm on 2011/06/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    irarkola 

    iz. neol. Inprenta-lanak egiten diren lantokia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. neol.
    [inprimategia]
    moldiztegi, inprimategi Heg., inprimeria Ipar., moldetegi g.e., moldizkira g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es imprenta, taller de imprimir
    fr imprimerie
    en printer’s

    Baionako egun hortan, irarkola-lantegian bazen kortxela xume bat, han ari ginen Lafitte eta biak, hango andere segetariaren bestaldean, Labarthe jaun andere arduradunak eta hiruzpalau langile haratxago. [Piarres Lafitte gure arbasoa, E.L., (2001-10-25, 8. orr.) Astekari euskalduna, (Herria, 2001-2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 10:28 am on 2011/06/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    nahieran 

    NAHIERARA. Gogara, erara. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, nahierara)

    Sinonimoak: adlag.
    [gogara, erara]
    erara, gogara Ipar., gustuan beh., gustura beh., gustuz, alagalan Bizk. g.e., nahierara (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es a placer, a pedir de boca, a gusto (de), a antojo (de), a capricho (de)
    fr à souhait, à plaisir, au gré de
    en at (my/your/his…) whim; wishes; fancy; as I/you/he… please, as I/you/he… like

    Gaur eitb nahieran proiektua aurkeztuko du EITBk, 19:00etan, EITBren Bilboko egoitzako Multibox gelan. Erabiltzaile guztiak gonbidatuta zaudete ekitaldira eta bertan egoteko komunikazioa@eitb.com helbidera mezu elektroniko bat bidali baino ez duzue behar izen-abizenak adieraziz. EITB nahieran-en aurkezpenera joan nahi duzu? (eitb.com)

     
  • Maite 7:14 am on 2011/06/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    ainube 

    1. izond. Itzaltsua. Baso ainubea. 2. iz. Laiotza, ospela; eguzkiak jotzen ez duen aldea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    ainube iz.
    [ospela]
    laiotz, ospel, uspelgune Ipar.
    ainube izond.
    [itzaltsua]
    eluts, gerizpetsu, itzaltsu, laiotz, ospel, uspel Ipar.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) izond. sombrío, -a (2) iz. lugar sombrío, umbría
    fr (1) izond. sombre (2) iz. ombrie
    en (1) izond. shadowy (2) iz. shady place

    BIRIGARRO ERRALDOIAK (Harkaitz Cano, 1994)
    Basquepoetry.net

    Apur bat argiagoa banintz
    esango nizuke
    suizidek bota egingo naiz
    esaten duteneko naturaltasun berdinaz
    aspaldi honetan galdua dudala hirietara heltzean
    ezer baino lehen eraikuntza altuena
    bisitatzeko ohitura osasungarria
    nire ametsetan jada ez duzula bisaia ainubea baino
    galerazia dagoela amodio poemak eta maxakanak
    kale hauetan destilatzea
    batazbestekoaren gainetikoa dela
    nire eguneroko kearen dosia
    edo badakizu
    harriek ez dute oraindik negar egiten ikasi
    edo begira
    suaren ahotsa da kearen ereserkia
    ez al dirudi zerumugak haur batek
    treneko leihoan utzitako lurruna
    ez al dirudite pinudi etzanek
    etorkizuneko zerraldo ola
    ez al dirudite pinudi zutunek birigarro
    kaiola
    otoi zaude isilik
    non ikusi dituzu zuk birigarro erraldoiak

     
  • Maite 8:26 pm on 2011/06/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    klon 

    iz. BIOL. Indibiduo edo zelula bakar batetik, ugalketa asexualez sortutako ondorengoen multzoa. Ugalketa-motarengatik genetikoki identikoak dira. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 10:18 am on 2011/06/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    sits 

    iz. ZOOL. Lepidopteroen ordenako zenbait intsekturen izen arrunta. Batez ere gauez dira aktiboak eta atsedenean daudenean hegoak irekita edukitzen dituzte. Antenak konplexuak dira eta lumaitxura dute. Zenbait espezieren larbak kaltegarriak dira arropak, oihalak, frutak, etab. jaten (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [intsektua (oihala jaten du)]
    zerren Ipar., pipi, zeden, gardamu (Adorez eta UZEIren sinonimoen hiztegiak)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es polilla
    fr mite
    en moth

    Egin klik irudiaren gainean, hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • Maite 8:21 am on 2011/06/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    ikusmen 

    iz. 1. Objektuen forma, kokagunea eta kolorea argiaren eraginaren bidez hautematen duen sentimena, begien bidez burutzen dena. 2. Ikusmenaren helmena, ikuslearen begien irispidea.  Jarraitu irakurtzen… (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [bista]
    ikusbide, bista beh.
    [ikuspena, alegiazko ikustea]
    zah. bisio, ikuskari, ikuskera, ikusketa, ikuspen, ikusgune Ipar. zah.
    [begien aurrean agertzen diren gauzen multzoa]
    bista (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) (sentido de la) vista (2) vista, panorama, perspectiva
    fr vue, sens de la vue
    en (sense of) sight, eyesight

    Haren silueta lausoa besterik ikusten ez bazuen ere, oroimenak eta irudimenak osatu egiten zuten haren ikusmen akitua. [Mirarien kalezuloa, Nagib Mahfuz / Patxi Zubizarreta (Alberdania-Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    ikusmen (FlickrCC, Jerrycharlotte)

     
  • Maite 7:50 am on 2011/06/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    entzumen 

    iz. 1. Soinua hautematen duen sentimena. Itsuei ematen zien ikusmena, eta gorrei entzumena. 2. PEDAG. Entzundakoa ulertzeko trebetasuna, oinarrizko lau hizkuntz trebetasunetako bat. Jarraitu irakurtzen… (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [soinua hautematen duen sentimena]
    entzukin g.e., entzunbide g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (sentido del) oído
    fr ouïe [sens]
    en (sense of) hearing

    Entzumena pixka bat zorroztuz gero, kaleko bizikleten soinua, jendearen jarduna, irrati bateko eguraldi aurreikuspena entzungo genituzke. [Gauaren sakonean, Haruki Murakami / Ibon Uribarri (Erein, 2009)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    entzumen (FlickrCC, woodleywonderworks)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel