Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:00 am on 2010/08/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    bihotz izan 

    Ad.  Adorea izan. Izan bihotz, ez beldurtu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adorea izan, kemena izan (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es tener valor, ser fuerte
    fr être valeureux, -euse ; être fort, -e

    Hau da bidaliko dizudan azkenengo eskutitza, eta horregatik eskatzen dizut, hemendik bertatik, bukaera arte irakur dezazula; tartean zernahi topaturik ere, izugarriena nahiz lotsagarriena izan, bihotz izan eta adorez segi dezazula azken lerroraino, horrela baizik ezingo bainaiz lasai gelditu, horrela bakarrik jakin ahalko baitut gutxienik entzun nauzula eta, agian, baita konprenitu ere. [16 ipuin amodiozko, Xabier Mendiguren Elizegi (Susa, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 9:08 am on 2010/08/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    angabetu 

    da ad. 1. Indarrak ahiturik konortea galtzeko zorian gertatu. Elias nekaturik eta angabeturik etzan zen lurrean. 2. Adorea galdu, gogogabetu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. Naf. zah.
    [adorea galdu]
    gogogabetu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es desfallecer, flaquear, debilitar(se)

    Baraurik joanda angabetuko da bidean. (Elhuyar Hiztegia)

     
  • Maite 8:36 am on 2010/08/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    antzu 

    izond. Fruiturik, umerik edo dagokiona ematen ez duena. Bular antzua. Zuhaitz antzua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    [agorra]
    agor, senge Bizk., defot zah., esteril zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es estéril; seco, -a
    fr stérile, infécond, -e
    en (gizakia, animalia, landarea) infertile, sterile; (lurra) infertile, sterile, barren; (eztabaida, ahalegina) sterile, fruitless; unproductive; vain

    Txarak eta sasiak, horra lur idor-antzu honek ematen duen guztia. [Elektrika, Xabier Montoia (Susa, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Sumatzen zenuen hori guztia zozokeria ere izan zitekeela pentsatu zenuen ondoren, buru-korapilo antzu bat baino ez. [Mutuaren hitzak, Hasier Etxeberria (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 12:11 pm on 2010/08/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    barrabil 

    iz. Gizonezkoaren eta oro har ugaztunen bi testikuluetako bakoitza. • barrabilzorro. Eskrotoa. • BARRABILAK IZAN, EDUKI. (arrt.) 1. Ausardia, adorea izan. 2. Aurpegia, azal lodia izan. Jarraitu irakurtzen… (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [potroak]
    potro beh., koskoil Ipar., koskabilo beh. pl. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) testículo (2) criadilla (3) (batez ere pl.) huevos, cojones
    fr testicule
    en testicle

    Hanka artean izter erdialderainoko zakil sendoa zeraman zintzilik, bi barrabil potorrez ongi horniturik. [Onan, Aitor Arana (Txalaparta, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Gizonari erreakzionatzeko astirik eman gabe, Amaiak ostiko bortitza eman zion barrabil-barrabiletan eta, hau minaren minez lurrera belauniko erori zenean, Agustinak beste ostiko bat eman zion buru-buruan. [Bost ahizpa, Aitor Arana (Euskaltzaindia-BBK, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 9:22 am on 2010/08/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    lotsagorritu 

    da/du ad. Lotsa sentitu edo sentiarazi. Beren hizkuntzaz maiz lotsatzen direlako. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.
    [lotsatu, ahalketu]
    lotsa izan, lotsatu, ahalke izan Ipar., ahalketu Ipar., lotsaritu Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es avergonzar(se), ruborizar(se)
    fr avoir honte, faire rougir
    en to be ashamed (of); to shame

    Masaila zurbilak lotsagorritu zitzaizkion parrastan. [Azkenaz beste, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 11:28 am on 2010/08/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    erroi 

    iz. ZOOL. Korbidoen familiako hegazti paseriformea. Belabeltzaren antza duena baina tamaina handiagoa eta moko sendoagoa duen belea da (Corvus corax). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 1:48 pm on 2010/07/31 Permalink | Reply
    Tags:   

    zozomikote 

    iz. (pl.) Martxoaren azkenaldiko eta apirilaren hasierako egunak (tokiaren arabera aldi horien iraupena aldatu egiten da: hilabete bakoitzetik bi egun, egun eta erdi, etab.). Eguraldi txarra egiten duen sinestea zabaldurik dago. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ez dugu topatu sinonimorik

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (pl) nombre dado a los últimos días de marzo y primeros de abril (su duración varía según el lugar)

    Zozomikote egunak, tristeak eta ilunak, hala esan ohi da. [Naturaren mintzoa, Pello Zabala (Alberdania, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel