Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:49 am on 2010/07/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    tato 

    iz. Zatia, puska. Haragi-tato bat emaidazu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) zati, zatiko, puska (2) jauzte (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es cacho, pedazo, trozo
    fr morceau
    en piece, bit, hunk

    Iru edo lau ardi galdu ziran; moxal bat billatu zan, errekartean, belaunburuak ausita; beor bat zelaian, mokor ondoan aragi tato batzuk gutxiago zituala, odolustuta, ia illean. [Garoa, Txomin Agirre (1912)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:52 am on 2010/07/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    iradokizun 

    iz. Zerbait aieruz aditzera emateko ekintza. Iradokizun guztiak hartuko dira kontuan.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

        [iradokitzea]: sujerentzia beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es sugerencia, indicación
    fr suggestion, proposition
    en suggestion

    Ez nuke nahi, esan bezala, inork ere iradokizun hauek politika jakin batzuen kontrako erasotzat hartzea, ez baita hala. [Euskararen etxea, Pello Salaburu (Alberdania, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 10:52 am on 2010/07/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    aiko-maiko 

    iz. (B) 1. Ezbaia, zalantza. Ez zen aiko-maikoetan ibili. 2. Aitzakia, apukoa. Ez hakidak orain aiko-maikoetan hasi, mutil. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Bizk.
    [eztabaida]
    duda, duda-muda, ezbai, ezmez, zalantza, durduza Ipar., aiher g.e., alote g.e., badaezpada g.e., baiez g.e., enura g.e., ezpa g.e., eztabai g.e., eztabaida g.e., entrabal Ipar. g.e.
    [aitzakia] aitzaki-maitzaki, aitzakia, apuko, estalki, desenkusa Ipar., estakuru Ipar., akiakula Bizk. g.e., estalgune Zub., asmo g.e., eskusa zah.
    [espantua] espantu Ipar.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) indecisión, duda, indeterminación (2) excusa, pretexto (3) aspaviento
    fr (1) indécision (2) excuse (3) simagrée
    en (1) indecision (2) excuse

    Haize-firfira ari zuen bere ohiko lan etengabean, gizakiek beren buruei ere aitortu nahi ez dizkieten gorabehera, aiko-maiko eta arrangurak zoli eta grinatsu harrotzen. [Azkenaz beste, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 10:03 pm on 2010/07/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    iseka 

    iz. Norbait edo zerbait barregarri edo irrigarri uzteko erabiltzen diren mesprezuzko keinu edo hitzak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [iskirioa]
    adarjotze, harpa-jotze, hista, purrustada, trufakeria, txantxa, arraileria Ipar., ihakintza Ipar., nausa Ipar., trufa Ipar., erremuskada Bizk., burla beh., broma Heg. beh., iskirio g.e., narrita g.e., sarramuska g.e., ihakin Ipar. g.e., musika Ipar. g.e., burlakeria zah., eskarnio Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es burla, mofa; desaire
    fr moquerie, plaisanterie
    en mockery, taunt

    Maite ez gaituzten horiek guztiek bertute bat behintzat erakusten dute: begi bistan egiten digutela iseka. [Patri maitea, Hasier Etxeberria (Alberdania, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 9:02 am on 2010/07/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    erreka jo 

    Ad. Erabat hondatu, porrot egin. Anitz galtzen duenak erreka jotzen du. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.
    [porrot egin]
    kiebra jo, pikutara joan, porrot egin, toton egin, poto egin Heg., errekaratu Ipar., gopor egin Ipar., turrut egin Ipar., kilimon egin Bizk., molokot egin Bizk., txulut egin Bizk., kiebra egin g.e., kluk egin Ipar. g.e. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es arruinarse; perjudicarse
    fr (se) ruiner, (se) porter préjudice
    en to be ruined

    Dudan izaera baikorrari esker, ez nuen erreka jo haren irain eta sasi egiak nire belarrietara iritsitakoan. [Baina bihotzak dio, Xabier Montoia (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Tolosan bizi ziren Agirretarrak; aitak hasieran lantegi bat zabaldu, baina gero erreka jo eta udalaren enplegatu izan omen zen; fantasia handirik gabe ere, etxekoak eroso bizitzeko lain irabaziko zuen bertan; 1913an hil zen aita, ordea, eta, familiarentzako dolu eta zoritxarraz gainera, diru-arazo larria ekarri zuen horrek. [Arbelaren gainean, Xabier Mendiguren Elizegi (Elkar, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 11:25 am on 2010/07/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    oinaztu 

    Energia altuko deskarga elektriko argitsua, elektrizitatez kargaturiko hodei batetik lurrerakoa, hodei batetik besterakoa nahiz hodeian bertan kargaturiko bi punturen artekoa izan daitekeena.Tximista izenaz ezagunagoa den fenomeno atmosferiko orokorrak bi alderdi ditu: bata argitsua, tximista edo oinaztura deitua (sigi-sagan hedatzen den argi-izpia) eta bestea akustikoa, trumoia deitua. [moldatua] (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 11:08 am on 2010/07/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    jabal 

    (Ipar.) 1. iz. Jabaltasuna, baretasuna. Ekaitzaren ondotik dakartzu jabala. 2. izond. Barea. Ur geldi jabala. 3. adb. Modu jabalean. Itsasoa jabal. Jabal-jabal jarri ziren bazterrak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:

    iz. Ipar.
    [jabaltasuna, baretasuna]
    baretasun, lasaitasun, naretasun, sosegu, deskantsu Ipar., jabaltasun Ipar., nasaitasun Bizk., trankiltasun g.e., sosegamendu zah., donario Gip. zah.

    izond. Ipar.
    [barea]
    bare, ezti, eztitsu, geldi, gozo, lasai, eme Ipar., largo Ipar., laxo Ipar., ole Ipar., astitsu Bizk., nasai Bizk., anple Zub., trankil, goxo adkor., nare jas., dultze zah.

    adond.
    [barea]
    bare, geldi, geldirik, lasai, lasaiki, trankil, trankilki Ipar., nasai Bizk., nare jas., ekuru Zub. jas., lasaikiro g.e., narerik g.e. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) calma, tranquilidad, bonanza (2) calmoso, -a, tranquilo, -a (3) en calma
    fr (1) calme, tranquille (2) placide, apaisé, -ée (3) calme
    en (1) calm, calmness; stillness; tranquillity (Br); tranquility (Am) (2) calm, still (3) calmly

    Abokatuarekin hitza hartzera joanen nintzela xanpatu nion eta lankide batek, bere esku-zakuan zeukan lexomil pastilla bat eman zidan, ur baso batez lagundurik, jabal nendin bederen. [%100 basque, Itxaro Borda (Susa, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel