Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 6:00 am on 2010/05/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    bihotz-gogor 

    izond. Ankerra, krudela.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    [bihozgabea]
    arimagabe, bihozgabe, erraigabe, bihozgabeko Heg. (UZEIren  Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es despiadado, -a; cruel, implacable
    fr cruel, -elle ; impitoyable
    en cruel

    Ez zegoen beste aukerarik: martiri gizagaixo baten modura aurkeztu behar nuen neure burua, niganako errukia sortarazi behar nuen bihotz gogor haiengan, eta handik etorriko zitzaidan salbazioa. [Ez balego beste mundurik, Karlos Linazasoro (Alberdania, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:54 pm on 2010/05/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    zintzo 

    1. izond. Emandako hitza bete nahiz beregan jarritako uste onari erantzuten diona. 2. adb. Zintzotasunez. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
    izond. [bertute moralaren arabera jokatzen duena] fin, prestu, serio Heg., sotil, zuzen, zindo Bizk., ben jas., benatsu neol., men neol., formal Heg. beh., justu g.e., serios Ipar. g.e.
    adond. [zintzoki] zintzoki, zintzorik, zintzoro, prestuki Ipar., formal Heg. beh.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es izond. honesto, -a, honrado, -a; bueno, -a, formal, correcto, -a, cumplidor, -a; sincero, -a; leal, fiel adond. honradamente, honestamente; sinceramente; con formalidad; fielmente, con lealtad
    fr izond. honnête, fidèle, sage, sincère, loyal, -e adond. sincèrement, loyalement
    en izond. honest, upright, righteous; sincere, truthful, earnest; faithful adond. honestly, sincerely; fairly; faithfully, loyally

    Munduko txakur-amets guztiak baino hobe dira lagun zintzo batzuk inguruan. [Konpainia noblean, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:08 am on 2010/05/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    amildegi 

    iz. Lurrazalean gertatzen den horma-moduko ebaki sakona; inor erraz amil edo eror daitekeen pendiz handia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [amilbidea]
    amilbide, amiltoki, burkaitz, erroitz, malkar, tulunbio Ipar., arro Bizk., troka Bizk., baxa Zub., amiltza g.e., malkartegi g.e., amileta Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es precipicio, abismo
    fr précipice, abîme
    en precipice; abyss

    Orduan ulertzen dut eromena eta absurdua baizik gorde ez dituen amildegi bat ireki zaidala oinen azpian, eta urrats bat aurrera eginez gero, galduta nagoela. [Erretzaileen eremua, Jon Alonso  (Susa, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    amildegi

    amildegi (FlickrCC, mondi)

     
  • Maite 7:45 am on 2010/05/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    guardasol 

    iz. (Heg.) (herr.) Aterkia, euritakoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 8:19 pm on 2010/05/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    zokomiran 

    adb. (batez ere G) Zerbait nahiz norbait, nonbait zer dagoen edota nola dagoen jakiteko asmoz, miatzen. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adlag. Gip.
    [kuxkuxean]
    ikusmiran, kuxkuxean, kuxkuxka (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es fisgando, husmeando, curioseando

    Begiak ditu, ezer izatekotan, beldurgarriak, eta badakit nire bila dabiltzala zokomiran. [Peaceful soldadua, Michael Morpurgo / Mirentxu Larrañaga)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:13 pm on 2010/05/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    xarma 

    (1) iz. (Ipar.) 1. Lilura, norbait edo zerbait erakargarri egiten duen nolakotasuna. 2. Sorginkeria. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar.
    [erakartzen, atsegina sortzen duen zeraren nolakotasuna]
    enkantu, xarmantasun (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) encanto, atractivo, carisma (2) hechizo, maleficio, encanto
    fr (1) charme, séduction, attrait, fascination
    en (1) charm; attraction (2) spell

    Xarma sotileko neska baten ondoan eseri da. [Konpainia noblean, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 12:59 pm on 2010/05/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    kanpoeder 

    izond.  Kanpokoekin xalo eta atsegin dena.

    Sinonimoak: izond.
    [kanpolarrosa]
    kanpolarrosa Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (persona) afable con forasteros o extraños

    Kanpo-ederra, etxean gerra [Elhuyar Hiztegia]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel