es (1) sin fin, infinito, -a; inmenso, -a (2) infinitu (3) infinitamente, eternamente fr sans fin, infini, -e ; immense en limitless, boundless, infinite
Eta egun batean tunelez tuneleko sator-bide azkengabe hartatik begiratu, eta argi izpi batzuei antzeman zien. [Ipuin batean bezala, Joan Mari Irigoien (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)
es (1) paciencia; tranquilidad, sosiego, flema (2) estancia, asiento; tiempo de descanso fr patience en patience
Gogorra izango naiz, eta hori ere iritsiko da, egonarri pixka batekin, baina badirudi ni nabilkiola beti atzetik, eta horixe da okerrena. [Anne Franken egunkaria, Anne Frank / Josu Zabaleta (Erein, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Gezur haiek areagotu egin zuten mutilaren tristezia, eta etorreran bezain kopetilun, mudurri eta mingulin irten zen. [Mirarien kalezuloa, Nagib Mahfuz / Patxi Zubizarreta (Alberdania-Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai,
hauts hartatikan uste gabean noizpait ginaden gu ernai.
Eta horrela bizitzen gera sortuz ta sortuz gure aukera
atsedenik hartu gabe: lana eginaz goaz aurrera
kate horretan denok batera gogorki loturik gaude.
Gizonak ba du inguru latz bat menperatzeko premia,
burruka hortan bizi da eta hori du bere egia.
Ekin ta ekin bilatzen ditu, saiatze hortan ezin gelditu,
jakintza eta argia; bide ilunak nekez aurkitu
lege berriak noizpait erditu, hortan jokatuz bizia.
Gizonen lana jakintza dugu: ezagutuz aldatzea,
naturarekin bat izan eta harremanentan sartzea.
Eta indarrak ongi errotuz, gure sustraiak lurrari lotuz,
bertatikan irautea: ezaren gudaz baietza sortuz,
ukazioa legetzat hartuz beti aurrera joatea.
Ez dadukanak ongi ahi daki euketzea zein den ona,
bere premiak bete nahirik beti bizi da gizona.
Gu ere zerbait ba gera eta gauden tokitik hemendik bertan
saia gaitezen ikusten: amets eroak bazterturikan,
sasi zikiûak behingoz erreta bide on bat aukeratzen.
Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak,
burruka hortan iraungo duten zuhaitz-ardaska gazteak.
Beren aukeren jabe eraikiz ta erortzean berriro jaikiz
ibiltzen joanen direnak : gertakizunen indar ta argiz
gure ametsa arrazoi garbiz egiztatuko dutenak.
Eta ametsa bilakaturik egiaren antziduri
herri zahar batek bide berritik ekingo dio urduri;
guztian lana guztien esku jasoko dute sendo ta prestu,
beren bizitzen edargai; diru zakarrak bihotzik eztu,
lotuko dute gogor ta hestu haz ez dadin gizonen gain.
Probatu zituen baina ez zituen ahogozatu, lege hausteak soilik egiten zituen udare haiek gustagarri. [Hainbat idazlan, San Agustin / Imanol Unzurrunzaga (Klasikoak, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Reply