Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:42 pm on 2022/06/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    iruditeria 

    iz. Irudi multzo egituratua. Mundua alemanez ikusten dutenen iruditerian, eguzkia andrazkoa da. (Hiztegi Batua)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. imágenes; imaginería (2) iz. imaginario (3) iz. (Lit.) imaginario
    fr
    en
    port

    Testuinguruan

    Iruditeria berritua behar du euskarak gazteentzat erakargarria izan dadin. [Beñat Josue, Euskadi Irratia eta eitb.eus]

     
  • Maite 9:45 pm on 2022/06/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    hari-haritik 

    adond. Gutxigatik; justu-justu(Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    HARI-HARITIK. Por un pelo, por poco. “Hari haritik harrapatu omen dute (hiltzorian zegoelarik) (G-azp)” Gte Erd 265. “Ari aritik atera zan bizirik (G-azp), […] ari aritik gelditu zan bizirik (G-azp)” Ib. 188.
    Ori jakinda, geuk be ari-aritik iges egin genduala konturatu giñan. Etxabu Kontu 57.

    Sinonimoak: adond.

    [hari-haritik]: haritik, gutxigatik; justu-justu, ozta-ozta, doi-doi (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es adond. justo-justo, por los pelos, milagrosamente
    fr adond. difficilement, péniblement; de justesse, d’un cheveu
    en adond. by a hair, by a hair’s breadth, just about, by the skin of your teeth
    port adond. por um triz

    Testuinguruan

    Hari-haritik atera zen bizirik. (Elhuyar hiztegia)

     
  • Maite 9:22 pm on 2022/06/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    tamal 

    iz. Nahigabea. Tamal handia hartu. Tamal handia litzateke mutil eder hura galtzea. Tamalez beterik. || tamalez adb. Zoritxarrez, damurik. Tamalez, ezin dugu ezer egin. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz. Bizk.
    [nahigabea]: atsekabe, bihotzondoko, dolu, dolumin, kino, lorraldi, nahigabe, pena, samin, samintasun, sentikizun, bihozmin Ipar., kirastasun Ipar., kirats Ipar., xangrin Ipar., axanpa Gip., atsekaitz g.e., desplazer g.e., dolore g.e., nahigabetasun g.e., samindura g.e., hiramendu zah., disgustu Heg. beh., lastima Heg. beh. (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. [pena handia] lástima, pena; desgracia (2) iz. [errukia] compasión
    fr (1) iz. [pena handia] peine ; dommage ; malheur (2) iz. [errukia] compassion, pitié
    en iz. pity, shame; sorrow
    port (1) iz. [pena handia] lástima, pena, dó (2) iz. [errukia] compaixão, piedade

    Testuinguruan

    Tamal handia izan da.

     
  • Maite 9:49 pm on 2022/05/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    esklerosi 

    iz. Med. Gorputz ehunak zurruntzen dituen gaitza. (Hiztegi Batua)

    Wikipedian

    Esklerosia (antzinako grezieraz: sklerós “gogor”) organo edo ehun baten indurazio patologikoa, bertako ehun konektiboaren hipertrofia dela medio sortzen dena. Esklerosia da beraz, gaixotasun deribatu bat, eta ez da gaixotasun independente bat.

    Gaixotasuna, normalean hantura bat edo askoren ondorioz, perfusio arazo edo zahartze-prozesuetan sortutako ehun kalte bategatik dator. Era berean, gaixotasun autoimmune batek ere esklerosi bat ekar dezake. Emaitza ehun konektibo hori gogortzea dakar, ekoizpena kontrolik gabe dagoelako. Eragindako organoak gogortzen dira eta elastikotasuna galtzen dute.

    Hona hemen esklerosi mota batzuk:

    • Alboko esklerosi amiotrofiko
    • Arteroesklerosi
    • Esklerosi anizkoitz
    • Otosklerosi
    • Eskleroderma
    • Esklerosi tuberkuludun

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Med.) esclerosis
    fr iz. sclérose
    en iz. sclerosis
    port iz. esclerose

    Testuinguruan

    Ikerlari ugari dabil esklerosi anizkoitzaren sendabidearen bila. Laster iritsiko ahal da!

     
  • Maite 9:35 pm on 2022/05/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    patxadaz 

    adb. Lasai, larritu gabe. Ik. patxadan. Patxadaz jarrita. Patxadaz itxarotea baino beste lanik ez zuen. || Hemen ez dugun soseguz eta patxadaz elkarrizketa luzeren bat egiteko bidea aurkituko bagenu (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    PATXADAZ (V-arr-gip; patxaraz V-arr-gip). Ref.: Totor Arr; Etxba Eib; Elexp Berg; Gte Erd 42. Tranquilamente, pacientemente; tranquilamente, cómodamente. “Bien, correctamente. Patxadas bisi sarie?” Totor Arr. “Tranquilamente, sosegadamente. Badoia betikuori, patxadaz kafera, lagunekin kontuetan arrasaldia emotera” Etxba Eib. “Lanak patxaraz ein bia die” Elexp Berg. Patxaraz itxarotia baño beste biarrik ezeukan. Otx 24. Patxadaz, –lenengoa ez zan-ta– artu eben […] untzi-galtzea. Erkiag Arran 165. Jarraitu eban patxaraz ta maisukeraz. Ib. 143. Biak bakar-bakarrik patxaraz jarri ziran keixapian. SM Zirik 73. Zer poza eman izandu digun / patxaraz irakurtziak! Olea 40. Emen, patxadaz jarrita egon barik, zutunik eta itzar jokatu biarra ikusten genduan. Gerrika 150. v. tbn. AZink 24.
    (Con reduplicación intensiva). Patxada-patxadaz maitik jagi-ta. Bilbao IpuiB 191. Baina hobe genuke, hemen ez dugun soseguz eta patxaraz, elkar hizketa luzeren bat egiteko bidea aurkituko bagenu beste aldi batean. MEIG VIII 40.
    (Con adj.). Patxada andiz otzaratik urten. Otx 139. Patxada ederrez artu eta jasan oi ditugu [atsekabeak] . Erkiag Arran 165. Patxada handiaz zegoan amabitxiren besoetan. Osk Kurl 38. Baiña diot egiz /gaur patxara aundiz. Insausti 140.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) adb. tranquilamente, pausadamente, con calma (2) adb. debidamente
    fr (1) adb. calmement, tranquillement (2) adb. adéquatement, correctement
    en (1) adb. calmly, slowly (2) adb. duly, properly, correctly
    port (1) adb. tranquilamente, calmamente (2) devidamente, adequadamente

    Testuinguruan

    Patxadaz itxarotea baino beste lanik ez zuen. (Hiztegi batua)

     
  • Maite 10:44 pm on 2022/05/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    goitizen 

    iz. Izengoitia. Ik. ezizen; gaitzizen. “Bakotxa” zuen goitizena. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    goitizen. Apodo, sobrenombre. v. goi-izen. Geratu zan senarra bere bizitza guztirako Simon-en goitizen ondraduarekin. ‘Apodo’ . Aran SIgn 31. Andik dator Edom goitizena Esautarrentzat. Ol Gen 25, 30 (Dv, Ur, Bibl, BiblE izena, Ker izenordea). Goitizen bezala Platon ezarri bide zioten geroago. Zait Plat 8. Mutil orrek zeukan goitizena Bakotxa. And AUzta 47. Goitizena deitzen zioten Pazientzia. Ib. 51. (V-arr ap. A ). Apellido. Zelan, zelan goitizen edo apelliduok? Ezale 1899, 4b. Batek badaki nundiko ta zelango deiturak, gaurko goitizen mamintsu onen ordezkoak, izango gebazan. A EEs 1916, 108.

    Sinonimoak: iz.

    [izengoitia]: ezizen, gaitzizen, izengoiti, izenorde, deitura Ipar., izengain g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. mote, apodo, alias; lema [en oposiciones y certámenes]
    fr iz. surnom, sobriquet
    en iz. nickname
    port iz. apelido, alcunha

    Testuinguruan

    Herrian ez zioten deitzen bere benetako izenaz, goitizen bat jarri zioten: Beti-irri. [Ararat mendiaren sumina, Yasar Kemal / Fernando Rey (Alberdania-Elkar, 2003)]

     
  • Maite 9:58 pm on 2022/05/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    baztanga 

    iz. Gaitz kutsakor larria, sukarra eragiten duena eta larruazalean zuloak uzten dituzten pikor zornetsuak ezaugarri dituena. Ik. nafarreri. Emakume itsusi baztangak zulatu batekin. || Baztanga-pikatua: baztangak jotako pertsona. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    baztanga.
    (G; Lar, Añ (AN), H), bastanga (G; H). Ref.: A (baztanga, bastanga); Arin AEF 1955, 108. Viruela; varicela. “Viruela” Lar y Añ. “Petite vérole. Baztanga edo nabarreria (Mb)” H. “Viruela” (de las ovejas) Arin AEF 1955, 108. v. nafarreri. Aurtasun guzian bagenuen zer edo zer. Bagenuen bein ortz-aginen agertzea; bein baztanga edo nabarreria; gaur txisariak, bigar gornia. Mb OtGai I 18. Aurten baztanga soñurik ez da izan, ta kolera murmorik ere ez. Sor Bar 88. Goiko Amerikako Texasko Errialdean naparreria edo zakutea edo baztanga deritxon gaiso zikiña zabaldu zan baten. Ezale 1897, 182b. Ill egiten nituben bastangak arrapatu bañan len. Sor AKaik 122. Nik detana da baztanga, eta badakit zeñek pegatu ditan. Iraola 139. Zuk etzenduen pasiatzen juan dan udan, emakume itxusi baztangak zulatu batekin? Ib. 53. Gaitz itsaskorren bat –esaterako, baztanga naiz sukarrustela (tifus)– norbaitek zuenean. A Eusk 1925 (2-3), 4. Gure bertsolarietan naparreri edo baztanga maiz azaldu oi da. Inzag RIEV 1933, 415. Baztanga deritzaion eritasun bildurgarriak jota. Jaukol Xenpel 19 (ap. DRA).

    Sinonimoak: iz.

    [nafarreria]: nafarreri, pikota Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (Med.) viruela (2) iz. (Zool.) Ik. bastanga
    fr iz. variole, petite vérole
    iz. (Med.) smallpox
    port iz. varíola

    Testuinguruan

    Baztanga izugarri batek jota dago. #gaurkohitza

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel