azatz

iz. 1. Soroetan uzten diren arrastoak non erein den eta non ez jakiteko.   2. Ildoa, bereziki goldeak lurrean egiten edo urratzen duena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, moldatua)

Sinonimoak: iz.
[ildaska] ildaska, ildo (Labayru ikastegia)

azatz (V), asatz (V-arr). Ref.: A; Iz ArOñ, UrrAnz; Ibarra Dima; Elexp Berg. (Orotariko Euskal Hiztegia):

1. “Señales, ramitas que se dejan en los campos para indicar dónde se ha sembrado y dónde no” A. “(La) señal de cal, paja o ramita para esparcir la semilla. Azatzak eiñ, señales para echar la semilla” Iz ArOñ. “La señal que se pone al sembrar el trigo” Iz UrrAnz. “Asatzak, palu betzuk dosena eta ipinten dosena marketako nondik nora erein, de yakiteko bobai ser dauen ereinde” Ibarra Dima. v. azain.

2. “(Vc), surco, sulco” A. Eizarra (neuk eztakit ondo) baiña, azatzagaittik edo lurrian goldiak egiten dabezan utsunakaittik esaten ete dan nago. Geienak lorratza edo lorrotza edo erkia esaten dabe godiak egiñiko utsunakaittik; azatza barriz garixa ereiteko egiten direanai. A Ezale 1897, 133b.

(Fig.). “Surco o dirección” A BeinB voc. Izarrai begiratu, odeien azatza kontuan artu, aizea ezautu ta itxasoa zelan egoan ikusirik, txalupetako nausiai ots edo oles egiten eutsen. A BeinB 86. Autuak azatz okerra eroala ikusi ebenean. Ib. 54.

3. “(V-m), cuadro de siembra” A.

Beste hizkuntza batzuetan (Labayru ikastegia eta Word Reference hiztegia):

es (1)  iz. señales, ramitas para indicar dónde se ha sembrado o dónde no. (2) iz. surco, dirección de la siembra.
fr sillon
en furrow

25 azatz euskarazko kulturgintzaren soloan [Txerra Rodriguez (Garagoikoa)] (Sustatu)