azoka

iz. 1. Merkatua. 2. Salgai bereziak erakusteko eta saltzeko merkatu-gisakoa. Durangoko liburu-azoka. 3. (zah.) Merkatu-plaza.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.
[merkatua]
 feria, merkatu, baku Zub. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) mercado; plaza del mercado; zoco (2) feria, exposición y venta de productos de un ramo comercial
fr (1) marché ; [estalia] halle (2) foire, exposition
en (1) market; marketplace, market square (2) fair, show
port (1) mercado (2) feira, exposição

Gaur, abenduak 6, goizeko 10:30ak aldera ireki ditu ateak Durangoko Landako guneak, Euskal Liburu eta Disko Azokaren 47. edizioa hartzeko. Nestor Basterretxeak diseinatutako jantzi berria soinean hartuta eta barrua kultur produktu eta ekintzez beteta, hasi da bisitariei ongi-etorria emateko. Domekara arte, abenduak 9, egongo da zabalik. [Durangokoazoka.com, moldatua]

Durangoko Azoka 2012, #azoka47 (Argazkia: Maite Goñi)