bakantza

iz. Ipar. (askotan pl.) Lanean edo ikasketetan egiten den aldi baterako geraldia, oporra. Bakantzak hartu eta Suitzara joateko asmoa dugu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: [oporrak] opor pl., oporketa, oporraldi, bakazio Heg. (UZEIren  Sinonimoen Hiztegia)

es vacación
fr les vacances
en vacation, holiday

GABONETAN ALEGRANTZA

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

ABG-1^

Gabonetan alegrantza,
soldata eta bakantza,
Urte Berriz esperantza.
Ikuskizun ederra da
aza artean buzkantza.

Aza artean buzkantza,
Gabonetan alegrantza,
soldata eta bakantza,
Urte Berriz esperantza.

Aingeruen alabantza,
koba santuan maitantza,
zeru-lurren aliantza.
Usadio polita da
belen jartzeko usantza.

Belen jartzeko usantza,
aingeruen alabantza,
koba santuan maitantza,
zeru-lurren aliantza.

Zeru-lurren aliantza,
koba santuan maitantza,
aingeruen alabantza,
belen jartzeko usantza,
aza artean buzkantza.

Aza artean buzkantza,
Gabonetan alegrantza,
soldata eta bakantza.
Urte Berriz esperantza.

[Gabonetan alegrantza 1, Bitoriano Gandiaga
(Paulo Agirrebaltzategiren edizio kritikoa, Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundua
]