bala-bala

adb. Albiste bat ahoz aho dabilela adierazteko partikula. Berri pozgarriak bala-bala, tximista baino lehen zabaldu ziren herri osoan. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: adlag.
bolo-bolo, barra-barra, ahoz aho, ahotik ahora, ahotan (Hiztegi Batua eta Elhuyar Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es por todos lados, por aquí y por allí, de boca en boca (ibili, zabaldu… aditzekin)
fr de bouche en bouche;
en to be the talk of the town

Hamzitx gazteari emandako erantzuna bala-bala hedatu eta ahoz aho errepikatu zen, neska hark egiten eta esaten zuen guztia bezala. [Zubi bat Drinaren gainean, Ivo Andric / Karlos Zabala (Alberdania-Elkar, 2010)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)