begietaraino

adb. Erabat, osoki. (Batez ere sartu eta kideko aditzekin erabiltzen da). Ik. begi bietaraino; bi begietaraino. Gerran ez zen ibili, baina zantarkerietan eta ustelkerietan begietaraino sartu eta ustelkeria horren hatsa alde guztietara zabaldu bai. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

BEGIETARAINO, BEGI BIETARAINO, BI BEGIETARAINO. Totalmente (litm. ‘hasta los ojos’). Hala da bada haragiaren atseginetan eta plazeretan dabillana ere. Gose da, egarri da eta emozu nahi duen bezanbat, sar bedi begietaraiño, baiña eztiteke ase. Ax 385 (V 252). Deabruak ta munduak engañatu ta pekatuetan begi bietaraño sarturik zegoen. Cb Eg II 196. Geiegi maitatu zituan erbesteko emakume arrotz galduak zoratu ta sartu zan begi bietaraño Idolatrian. Ub 43. Miñatza lotsagarri likits askorekin begi bietaraño beteak datozen aekin iturri garbitzalle oek egiten dituzten mirari andiak. Izt C 77. Bekhatu lohietan bi begietaraino sarthurik, Jainkoaren deiei bethi beharriak tapatuz, nere lehia tzarren asetzen ibili izatu naiz. Dv LEd 269 (Cb Eg II 196 begi bietaraño). Oitura gaiztoen zingiran begietaraño sartua zegoen zaldun gazte noble bat. Arr May 41. Sobera aspaldi huntan bizi da sarthua begietaraino paganotasuneko tzarkeria deithoragarrietan. Prop 1893, 145. Riktrudis begi bietaraiño gorri-gorri iarri zan. Ag AL 72. Gudan etzan ibilli; baña zantarkeri ta ustelkerietan begietaraño sartu ta ustelkeri orren atsa alde guztietara zabaldu bai. Eguzk GizAuz 17. Ez ahal dirudite begietaraiño lokatzez beteak? Mde Pr 99. Apaiz ta moja ta praile, senper ikusteko zaudete; bi begietaraño sartu baitzerate Biurriaren alde. Or QA 85.

Sinonimoak: adlag.

[osoki]: alde batera, betean, bete-betean, ederki, ederto, erabat, guztiz, hagitz, oso, osoki, oso-osorik, osorik, osoro, plei-plei, sits eta bits, txit, zeharo, anitz Ipar., arras Ipar., arrunt Ipar., biziki Ipar., gain-gainetik Ipar., tinketz Ipar., tutarrez Bizk., osotoro Gip., alde bat L-N, txoil Naf., guztiro g.e., osotara g.e., betero zah., konplituki zah., seko Gip. beh., net Ipar. g.e., soberanoki Ipar. g.e., tint Bizk. g.e., alde guztiz Ipar. zah., beteki Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es enteramente, completamente, del todo
fr entièrement, complètement
en entirely, completely
port inteiramente, completamente

Testuinguruan

Gerran ez zen ibili, baina zantarkerietan eta ustelkerietan begietaraino sartu eta ustelkeria horren hatsa alde guztietara zabaldu bai. (Hiztegi Batua)