begiluze

izond. Ikus-nahi handikoa. Aurpegi begiluzez betetzen dira ate-leihoak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: izond. beh.
[ikusnahia]
ikusmin, ikusmira, ikusnahi, ikusgura Bizk., ikusbera jas., kurios Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es curioso, -a
fr curieux, -euse
en curious, inquisitive

Izan ere, ikerlarioi plazent zaiguk ideien eta teorien kontrastatzea, honako tesien edo harako antitesien frogatzea behin eta bi aldiz, zeren zientzia maite duenak berez izan behar baitu begiluze eta ikusnahi. [Lur bat haratago, Joan Mari Irigoien (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)