bekozko

iz. Bekokiaren zimurdura, haserrea edo harrera txarra adierazten duena (batez ere bekozko ilun esaldian erabiltzen da). Begi zorrotzez eta bekozko ilunez. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.
[haserrea]
amorru, beltzuri, ernegaldi, errabia, haserre, haserretasun, irakidura, irakin, furia Ipar., haserredura Ipar., samur Ipar., samurdura Ipar., samurgo Ipar., amorrazio Heg., haserrekuntza Bizk., ernegazio beh., betilun g.e., errabiatasun g.e., hisigo g.e., muturtasun g.e., sumin g.e., errabiamendu zah., hira zah., kolera zah., hisia Ipar. g.e., kexeri Ipar. g.e., sepa Ipar. g.e., sumindura Ipar. g.e., haserrego Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es ceño
fr froncement de sourcils
en frown

Begirada sumindua du, bekozkoa ilun. [Zoaz infernura, laztana, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2008)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

Astelehenean bekozko ilunez zain neukan sailburua erredakzioan. [Zureak egin du, Iñaki Friera (Susa, 2009)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

Entzun eta ulertu nahi ez duenaren keinu itsusi horietako bat, halako bekozko adeitsua. [Zulo bat uretan, Iñigo Aranbarri (Susa, 2008)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

bekozko (FlickrCC, FranUlloa)