berriketa

1 iz. Denbora-pasako hizketaldia. Berriketarako gogoa. Berriketa alfer galgarriak. Berriketa asko eta gauza onik gutxi. Beti berriketa dariola ariko litzateke. Hitzaldi aurreak eta ondoak ez dira egokiera erosoak izaten berriketa lasairako. 2 iz. Funtsik gabeko esana; huskeria. Horiek berriketak dira. Berriketa gutxi niri. Hizkuntza bat ikastea ez da berriketa gero: ez da txantxetako gauza. || berriketan adb. Denbora-pasako hizketaldian. Berriketan ez aritzeagatik, baietz esan zion. Zabaletakoak ez zeuden inorekin berriketan jarduteko. Denbora askotxo igarotzen du berriketan. (Hiztegi Batua)

Sinonimoak: iz.

[denbora-pasako hizketaldia]: berriketaldi, ele-mele, hitz-mitz, elasturi Ipar., tartarika Ipar., txilimala Bizk., ardaila Gip., kalaka Ipar./Naf., kalaketa Ipar./Naf., berrikeria g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. charla, parloteo, murmuración, charlatanería, cotorreo, habladurías (2) 2  iz. (hed./batez ere ezezko testuinguruetan) tontería, cosa de poca importancia; cosa fácil; cosa poco seria
fr (1) iz. causerie, bavardage (2) iz. (hed./ezezko testuinguruetan) bêtise, bricole
en  iz. chat; gossip
port iz. conversa, bate-papo, papo, fuxico

Testuinguruan

Berriketa asko eta gauza onik gutxi. (Hiztegi batua)