berrikusketa

iz. Zerbait berriz ikustea edo aztertzea, aldatzeko edo zuzentzeko edo hartaz hobeki jabetzeko. Testuaren azken berrikusketa eta idazketa (Hiztegi Batua)

Sinonimoak:

[berrikuspena]: berrikuspen, berrikuste (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es  iz. revisión, recapitulación
fr iz. révision, récapitulatif
en iz. (UK) revision, (US) review
port iz. revisão, recapitulação, rememoração

Testuinguruan

Asko falta da oraino, baina COVID-19aren inguruko ezagutzak egunero ari dira argitzen, osatzen; ondorioz, izurriaren hasieran gaitzaz esan ziren hainbat gauza zahartuta eta atzeratuta geratu dira guztiz. Etengabeko berrikusketa eskatzen du gai honek. [Eritasunari buruzko lezio berrikusia, Arantxa Iraola (Berria.eus, 2020-08-05)]