berun

iz. 1. KIM. Zenbaki atomikoa 82 eta pisu atomikoa 207,19 duen elementu kimikoa (Pb). Metal astun, harikor, xaflakor eta biguna. 2. Hari batez eta honen muturrean lotzen den pieza (berez berunezko) batez osatutako tresna, bertikaltasuna egiaztatzeko, uraren sakonera neurtzeko, etab.etarako erabiltzen dena. 3. Arrantza-aparailuei (sareei, kanaberaren hariari, etab.i) ur azpian beherantz luza edo heda daitezen ezartzen zaien berunezko pieza. • BERUNEAN EGIN. Beruna delako tresna erabiliz egin. Berunean egindako horma. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: (1) plomu (2) aztaberun, kalaberun, udenda, zingo, zunda (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es plomo (kim); plomo, plomada (haridun pieza); sonda, plomada, plomo (arrantzan)
fr plomb (kim); fil à plomb (haridun pieza); plomb (arrantzan)
en lead (kim); plumb line (haridun pieza)

erori banaiz ere, gorantz erori naiz
nola urazaleratzen diren arrainak hiltzean

oroimena da urperatzen nauen beruna
ametsa, berriz, gorantz naraman zama astuna
aingura hegoduna

erortzeko beldurrez garelako eusten diogu elkarri
oinez ikasi orduko, hegan ahantzi

zu zara orain urperatzen nauen beruna
beste dena, ordea, gorantz naraman zama astuna
aingura hegoduna

…erortzen bagara ere, amets berriei helduz gorantz
erortzen gara. gorantz jaitsiko gaituen aingura
hegodunari… arrain hilak bagina, hondoratu ordez
urazaleratzen gara

[Aingura hegodunak, Zebra, Anari]