biharamun

iz. 1. Aipatzen den egunaren ondotik datorren eguna. 2. Jan-edan gehiegizko egun baten ondoko goizean izaten den ondoeza. Egun zoroen ondorea, biharamuna eta gorputzaldi txarra. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.
[aipatzen den egunaren ondotik datorren eguna]
bigarren g.e.
[bestondoa]
Bizk. bestondo Sort. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es (1) día siguiente (2) futuro, porvenir; día siguiente, día de mañana, mañana (3) resaca, malestar
fr (1) lendemain (2) avenir, futur (3) gueule de bois
en (1) the following day, the day after (2) the future (3) hangover

Entzun:

(1) Bere inbestigazioen berri emateko, gauean bertan edo bestela biharamun goizean telefonatuko zuela sinfalta. [16 ipuin amodiozko, Xabier Mendiguren Elizegi (Susa, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

(2) Ez genuen biharamunaz pentsatzen (Elhuyar Hiztegia)

(3) -Joan den urtera arte ikasle bizimodu ganorabakoa egiten nuen eta badakizu, San Prudentzio bezperan sekulako aitzurra harrapatu eta hurrengo goizean ohean geratu behar biharamun itzelaz. [Ostiralak, Jon Arretxe (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)