bihotz-zabal

adj. Eskuzabala. Japonian eta hemen gizona, eta emakumea, izukaitz baino beldurtiago, prestu baino berekoiago, bihotz-zabal baino zitalago da. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

BIHOTZ-ZABAL. Generoso. Mutil moldakaitz bezin biotz-zabal eta arrera-on-eginzale aek. “Liberales”. Mok 19. Onei ergel guztijoi norartegiñoko zinddua ta bijotz-zabala zarean erakutsi. “Mostrar la tua generosità“. Otx 90. [Gogo-aldarte] biotz-zabal eta kementsua da: ludiko ondasun guziak baztertzeraño […] eldutzen bait-da. “Generosa y enfervorecida”. EAEg 18-3-1937, 1309. Heriotzerako epaia esan zuten haren gainean […]. Hamar egunen epea utzi zioten bihotz-zabalok. Mde HaurB 83. Izan ere zerade / ain biotz zabala. Insausti 328. Japonen eta hemen gizona, eta emakumea, izukaitz baino bildurtiago, prestu baino berekoiago, bihotz-zabal baino zitalago dela, alegia. MEIG I 130.

Bondadoso. Eskarra, barriz, biotz-zabala ta lagun-zalea da. “Pia”. Pi Imit III 54, 10 (Ch liberala, Mst debot eta komun, Echve urrikatsua, Ol biotz-bera). Amatto bihotz zabala. Iratz 158. Eskertsu ta biotz-zabala on zegionarentzat, ozpintsu ta apenkor bere kaltean ari zanarentzat. Etxde JJ 211. Olakoak ikusirik ixilik zaude, Iaun “biotz-zabal, agitz erritsu, egizale zerana”. Or Aitork 32.

Sentimental, emotivo. Gizadiaren zoria da beti biotzondokoak estaltzen eta ezkutatzen ibilli bearra! Ala zion, beintzat, Libe biotz-zabalak. TAg Uzt 306.

(Pred.). Zure aginduen bideetan biotzabal joan gaitezala. Ker EMeza 614 (ap. DRA).

Sinonimoak: izond.

    [bihotz-zabal]: eskuzabal (Hiztegi Batua)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es izond. generoso, -a, longánimo, -a, magnánimo, -a
fr izond. généreux, -euse
en izond. generous
port adj generoso, -a

Bihotz-zabala zara zinez!

bihotz-zabal (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)