biki

iz. eta izond. 1. Erditze berean jaiotzen den bi indibiduoetako bakoitza. 2. (hed.) Bikoitza, bi elementu berdinez osatua. Izar bikiak badira zeruan. • biki biobular, dizigotiko edo bibitelino. (pl.) Bi obuluren aldibereko edo ia aldibereko ernalketaz gero sortutakoak. Haurdunaldi desberdinetan jaiotako indibiduoen arteko antzekotasun bera dute elkarren artean. Gezurrezko bikiak ere esaten zaie. || biki monobular, monozigotiko edo unibitelino. (pl.) Obulu beretik garatutakoak. Ernaldutakoan, obulua bitan banatzen da, eta sortzen diren indibiduoak genetikoki elkarren berdinak dira guztiz. Egiazko bikiak ere esaten zaie. || biki siamdar. (pl.) Gorputzaren atalen bat elkarri loturik dutela jaiotzen direnak. || muskulu biki. (pl.) ANAT. Bernaren atzealdean kokatuta dauden bi muskuluetako bakoitza.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz./izond.
[biritxia]
bikoitz pl., biritxi Ipar., bizki G-N, bibiro Naf. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es (1) gemelo, -a, mellizo, -a (2) Anat. gemelo (3) (hed.) doble, gemelo, -a
fr (1) jumeau, -elle (2) Anat. jumeau (3) (hed.) jumeau, -elle ; double
en (1) twin (2) (muskulua) gemellus
port gêmeo(a)

Ezer gutxi, bikien pentsamenduen artean dagoen berbera, nire anaia eta bion artean dagoen berbera, alegia. [Neguko zirkua, Harkaitz Cano (Susa, 2005.)] (Ereduzko Prosa Gaur)

bikiak (FlickrCC, atomicshark)