biluztu

biluztu* e. biluzi  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: ad.
[biluzgorritu]
 erantzi, larrugorritu, erauntzi Ipar./Naf., pikarraitu Zub., biluzgorritu zah
(UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es desnudar(se), despojar(se)
fr (se) déshabiller
en (1) to undress, to strip, to get undressed; to take off [your clothes] (2) to undress, to strip; to take off [someone else’s clothes]
port despir-se

Argia itzaltzean zenbait gauza ikusten den lez,
isiltzean esan nahi ez dena azaltzen. Eta maiz,
zure ahoak isiltzen dituen hitz horiek, zure begiek
oihukatzen dituzte. Zure begien zulora abailtzen
naiz, haizeak jotako txori bat lez; eta esaten duzun
hori dena baino gehiago zure atzean nor ezkutatzen
den jakin nahi nuke. Etorri eta kenduizkidazu
arropak, kenduizkidazu dudak, biluztu nazazu, hitz
egin dezagun ezin esan daitekenaz, begi biluziz
begiratu elkar, badakizu, ezjakina beti izango dela
nagusi; hori gabe ezingo ginateke bizi… etorri eta
kenduizkidazu dudak, biluztu nazazu.

 Desnúdame, desdúdame, Anari