bizitu

1. da/du ad. Biziago bihurtu, bizitasuna hartu edo eman. Lehenengo sua biztu, gero bizitu. 2. da ad. Edari bat mindu, garraztu. 3. Ik. bizi izan. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: ad.

[biziago bihurtu]: biziagotu, biziberritu
[mindu]: garraztu, mikaztu, mindu, mingartu, mingostu, ozpindu, samindu, karmindu Ipar., behazundu g.e., lapastu g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) da/du ad. avivar(se), hacer(se) más vivo (2) da ad. [ardoa…] agriarse
fr  da/du ad.  aviver, raviver, ranimer
en da ad. to revive, to arouse; du ad.  to intensify, to enliven; [sua] to stoke; [kolorea] to brighten
port (1) ad. avivar (2) ad. azedar

Entzun:

INURRIA (1)

Bilbo-Donostia noranzkoan,
autobidean eskuinetara: ospitalea,
hamar solairu, anagrama urdina saihetsean.
Hortxe itxaron diot heriotzari.

Hosto bat jausi da.
Inurriak ez du paisaia aldatua ulertzen.
Konbultsioz higitzen da
giltzaz bizituriko jostailuak bezala.

[Bitsa eskuetan, Miren Agur Meabe (Susa poesia, 2010)]