burko

iz. Ohearen burualdean, ohe-zuraren kontra, burua gainean jartzeko ipintzen den zaku-moduko biguna eta betea. Burkotzat harri gogor bat zuen. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: [bururdia] buruki, bururdi, oheburuko, burukita Ipar., belarrondoko g.e., buruko g.e., aburdiko Bizk. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

es almohada
fr traversin
en pillow
(Elhuyar hiztegia)

Ateak sartzeko ala irteteko dira?, esadazu
maite duguna zergatik sutsitzen musuz musu
bihotz bakoitzak bi galdera ikur ezkutatzen ditu
bi bihotzek lau, eta hiruk…

Bakardadeak gauez ohean bortxatzen gaitu
burkoak amesgaitz eta dudaz ereiten ditu
maitasuna eta desioa elkarrekin oheratuz
elkar jaten duten arrain bi direla ahaztuz

Galtzeko beldurrez eusten diogu elkarri
ozeano erdian hiltzen gara egarriz
gu, elkar jaten duten arrain bi

Ateak, Anari