burrunba

iz. 1. Erleek eta antzeko intsektuek hegan egitean sortzen duten hotsa. 2. Zarata handia, adib. gauzapilo batek erortzean edo trumoiak egiten dutena. Hurbiltzen dira lantzak, badatoz harriak burrunban. Haren bozak burrunba eginen du itsasoak bezala.

Sinonimoak: (1) zarata, azantz, danbarrada, dunbots, durundi, eran, herots, hots, hulu-bulu, iskanbila, marru, urruma, zalaparta, harrabots, zaratots (2) durundio, firrinda, purrinta

Eta ehunka tankeren burrunba entzun zuen, eta milaka bonba-hegazkinena eta milioika kanoirena. [Eguzki beltzaren sekretua, Alberto Ladron Arana]