buru eta bihotz

Eginahalak eginez, ahaleginean; adi-adi, arreta handiz. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: buru-belarri, jo eta jo, jo eta ke, jo eta su (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es en cuerpo y alma, con total entrega
fr sans réserve
en wholeheartedly, body and soul
ja 心身ともに (shinshin tomo ni), 心から (kokoro kara)

Orain, beranduegi jada, betirako galdu dudala dakidanean, argiago ikusten dut buru eta bihotz maite nuela, eta berari ere ni axola nintzaiola; horretaz ere ziur bainago. [Gorde nazazu lurpean, Ramon Saizarbitoria (Erein, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)