Updates from urtarrila, 2016 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:43 pm on 2016/01/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    azpititulu 

    iz. 1. Liburu edo bestelako argitalpen baten titulu edo izenburu nagusiaren azpian dagoen izenburua. 2. ZIN. (batez ere pl.) Jatorrizko bertsioan proiektatzen diren filmen behealdean agertzen den errotulua, elkarrizketaren itzulpena eskaintzen duena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (batez ere pl.) subtítulo(s)
    fr sous-titre
    en (often plural) subtitle
    port (Cin & Tv) legenda

    Entzun:

    Azpitituluak.com-ek euskarari egindako ekarpenagatik –urteotan 700 film luze euskaratu dituzte–, eta Euskal Irratiak-eko Goiz Berri saioak aktualitateari emandako ikuspegi saretuagatik, osatu dute aurtengo saridunen argazkia. [Banatu ditugu aurtengo ARGIA Sariak, Argia.eus (16-30-29)]

    azpitituluak.com

     
  • Maite 10:52 pm on 2016/01/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    atergabe 

    izond. Gelditzen ez dena, etengabea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adond. jas. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [gelditu gabe]: beti, beti eta beti, betiere, betitik, egun eta gau, etengabe, gau eta egun, betidanik Ipar., egundainotik Ipar., eternalki Ipar., zanpa-zanpa Ipar./Naf., tai gabe Zub., betiro g.e., etengabeki g.e., egundainoz geroz Ipar. zah., egundainoz geroztik Ipar. zah.
    atergabe izond.
        [etengabea]: atergabeko, etengabe, etengabeko

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) izond. incesante, continuo, -a, ininterrumpido, -a (2) adb. incesantemente, ininterrumpidamente, continuamente
    fr (1) adj incessant(e), continuel(elle) (2) continuellement
    en (1) izond. incessant, constant; continuous; unceasing (2) adb. incessantly, continuously, without stopping
    port (1) adj incessante, contínuo(a) (2)

    Entzun:

    Malko bizi eta saminak zerizkion atergabe, agortezinak balira bezala. [Hona hemen gu biok, Dorothy Parker / Mirentxu Larrañaga (Alberdania-Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Irudimenak atergabe ekartzen digu begien aurrera izateko bidean denaren, izan litekeenaren irudi beti berritua. [Sagua, eulia, eta gizakia, François Jacob / Juan Garzia (EHU, 2004) ] (Ereduzko Prosa Gaur)

    atergabe (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 10:22 pm on 2016/01/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    autereste 

    auteste, autestie. iz. (Aramaio) “Pentsamendua, akordua, ideia. Autesteik pe ez gauken ba ori pasauko zanik.” (Orm Aram). (Bergarako Euskara, auteste)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    autereste (-teriste V-gip; -teeste V-gip), auteresti (V-al-och-gip; VocCB > Dv), auterezti, auteriste (V-gip), auterizte (FSeg (V-gip)), auteste (V-gip). Ref.: A (auteresti, auteriste); Gte Erd 171.

    1. Pretensión; ilusión. “(V, G-goi), ilusión engañosa, apariencia falaz” VocCB. “Auteristi (V-al-gip-och), pretensión, aspiración” A. “Auteriste (V-gip), jactancia, presunción, temeridad” Ib. “Ori zeozer amak emongo deutsen autestian dago (V-gip), amak zeozer emongotzen esperantzan dao (V-arr)” Gte Erd 171. Bakoitza egon dedilla berea daben tokian, bata bestiaren tokira iragoteko auterizte bagarik. msOñ 234r. Euskeriari gorroto eta / Gozau nai bere foruak, / Dirala uste dot barru barrutik / Auterestia zoruak. AB AmaE 5. Ain da laburra gure bizia / nola egun motx batena, / amets-aldi bat, autereztia, / ezertxo ez, uts azkena. EA Ezale 1898, 218b.

    2. auteristi (V-gip ap. A). “Alegatos, excusas” A.

    3. auteste. “Auteste (V-ger?), queja” A.

    4. auteste (V-gip). “Autéste. Etxérako autéestia dauko, deseo, inclinación de un animal” Iz ArOñ.

    Sinonimoak: iz.

        [pentsamendua]: pentsamendu, akordu, ideia (Bergarako euskara)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) pretensión, ilusión (2) excusa
    fr prétention,  illusion
    en  aim
    port pretensão, ilusão

    “Autestie (auterestea) kentzeko lain bakarrik ekarri dot” (gutxi batzuk ekarri dituela esateko, gogoa-edo kentzeko lain)

    autereste (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 7:13 pm on 2016/01/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    arrokatu 

    iz. 1. Xakean, aldi berean, alderdi bereko erregea eta dorrea mugitu. En ajedrez, mover simultáneamente el rey y la torre del mismo bando. 2. Irudizko zentzuan, tematu, setatu.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 arrokatu (G). Ref.: A; Iz To (s.v. arroka).

    “(v. arrotu, 1.º) [= “ahuecarse un árbol, p. ej. un castaño”]” A. “Arrokatu, ponerse hueco el interior del árbol” Iz To. Cf. 2 arroka.

    2 arrokatu.Enrocar, en el juego de ajedrez, tiene raíz bascongada, arrokatu” Lar.

    Sinonimoak: iz.
    [xakean] : endrokatu (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Ajedrez) enrocar
    fr (Ajedrez) roquer
    en  (Ajedrez) to castle
    port (Ajedrez) rocar

    Arrokatze bikoitza Katalunian

    CUPek Masen inbestidura ukatu eta fitxak mugitzeko eskatu dio Junts Pel Siri; hark, ordea, bereari eusteko asmoa agertu du. ERCk negoziatzeko eskatu die biei. Bañosek dimisioa eman du CUPen [Samara Velte, Berria.ues (2016-01-05]

    arrokatze (Irudia: http://es.ajedrez.wikia.com)

     
  • Maite 7:19 pm on 2015/12/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    afixa 

    iz. Iragarki, propaganda edo abisu moduan, erraz ikusteko lekuetan jartzen den paperezko edo beste materialezko pieza, irudi eta inskripzioak dituena. . (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘kartel’)

    Sinonimoak: iz. Ipar.

        [horma-iragarkia]: kartel Heg.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Ipar.) cartel
    fr iz. affiche
    en iz. poster
    port iz. cartaz

    Entzun:

    Zehazkiago, afixa ikusgarri haien atzean zeuden ideia ustelak izan ziren hiri eder hartako karrikak infernu bilakatu zituztenak. [Eguzki beltzaren sekretua, Alberto Ladron Arana (Elkar, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    afixa (Wikimedia Commons, Public domain)

     
  • Maite 6:40 pm on 2015/11/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    akuilulari 

    iz. Demetan, idia akuilatzen duen laguna. Idi-demara akuilaririk onenei deitu diete. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    akuilari (-ll- AN), akulari (V, L (-kh-); -kh- Dv), akullatari (Lar), akululari (V-gip). Ref.: A (akulari); Iz ArOñ (akúlaarixa); Etxba Eib (akulularixa); Elexp Berg (akululari).

    Aguijoneador; incitador, estimulador. “Incitador” Lar. “Celui qui pique avec l’aiguillon. Fig.: celui qui stimule” Dv. “Azuzador” A. “Los arreadores o aguijoneadores (de los bueyes) [en las pruebas]” Iz ArOñ. “Boyero. En las pruebas de bueyes, el que aguijonea a los animales. Akulularixa bada ezbadakua, akulua motza eta irixak ule-latzak, eziñ gauza aundirik atara orretara” Etxba Eib. “Idi probetan alde aundixa dago akulularixa zelakua dan” Elexp Berg. Datorren astelenean idi-indarketa bat egongo ei da ta onetarako Bizkaiko ta Gipuzkoako akularirik onenak deituak izango ei dira. Ezale 1897, 15a. Alperrari lan eragiteko bearrizan ori akulu zorrotza da: muker eta nagienak be azkartu ta bizkortzeko akulari ta zirrikatzalle on-ona. Eguzk LEItz 13. Jarri alde banatan / akulari biak, / o ze golpe kruelak / idien lepoan! EusJok II 114. Banango idiekaz / erridien kontra, / arri nagosi eta / akulari bana. Ib. 117.

    Sinonimoak: iz.
    [akuilari] : akuilatzaile, zirikalari, zirikatzaile, piztaile (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Euskalterm, 5000 eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) aguijoneador/ra, aguijador/ra (2) irud. azuzador/ra, incitador/ra, estimulador/ra
    fr (1) bouvier, aiguillonneur (2) stimulateur
    en a person who stimulates, motivates or encourages
    port incitador(a), estimulador (a)

    Entzun:

    AKUILARI: Hizkuntza eskubideen aplikazioa

    Honatx Hizkuntz Eskubideen Behatokian azken hilabeteotan prestatzen ibili garen mugikorrerako aplikazio berria: Akuilari. Dagoeneko aplikazioa eskuragai dago Google Play Store-n (Android) eta Itunes App Store-n (Apple iOS). Zertarako erabili dezakezu? Euskara erabiltzeko duzun eskubidea ez badizute errespetatu edo euskara erabiltzeagatik kaltetua izan bazara, kexa jartzeko. Zure hizkuntza-eskubideak bereziki ongi zaintzen dituzten entitateen jokabide eredugarria txalotu eta zoriontzeko. Beste erabiltzaileek Behatokira helarazi dituzten gertaerak ikusteko eta sare sozialetan partekatzeko. Kexak eta zorion mezuak konfidentzialtasunez bideratuko dira, zure datuak publiko egin gabe. Akuilari Hizkuntz Eskubideen Behatokiarekin harremanetan jartzeko tresna praktiko eta azkarra da. (Akuilari.eus, Sustatu.eus)

     Aplikazioa jaisteko:

    akuilari (Irudia: akuilari.eus)

     
  • Maite 11:55 pm on 2015/11/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    abangoardia 

    iz. 1. MIL. Talde armatu batean, aurrean doan zatia. 2. Artean, politikan, herri-mugimenduetan, etab.etan aitzindari gertatzen dena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [abangoardia] : aitzinalde, aurrealde (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es vangoardia
    fr avant-garde
    en (Mil.) vanguard
    port vanguarda Æ’.

    Entzun:

    Garai hartako Arantzazu euskal kulturgintzaren abangoardia moduko bat bezala saldu digute. [Gauza txikien liburua, Pako Aristi (Erein, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    abangoardia (Gaurko hitza, CC)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel