Updates from ekaina, 2014 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 12:00 pm on 2014/06/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    a bildu 

    INFORM. iz. Posta elektronikoko helbidean, erabiltzailearen izena eta ostalaria bereizten dituen ikurra (@ ikurraren izena) . (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa eta Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.
    [@ ikurraren izena] : arroba (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es [@] arroba
    fr [@] arobas, arrobas, a commercial
    en [@] at-sign, at
    port [@] arroba

    Entzun:

    Posta elektroniko helbidea eman zidan, baina a bildua ipintzea ahaztu zitzaion.

    a bildu (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 9:06 am on 2014/06/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    abdikatu 

    du ad. Errege, enperadore, etab.ek beren karguari uko egin. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [abdikatu]: erregetza/kargua utzi (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es abdicar
    fr abdiquer
    en to abdicate [the throne]
    port abdicar

    Entzun:

    Abdikatu egin du Espainiako errege Juan Carlos I.ak, eta bere seme Feliperi dagokio oinordekotza hartzea.  [Pausoa, erori aurretik, Hodei Iruretagoiena (Berria.info, 2014-06-03)]

    abdikatu (Argazkia: lanacion.com)

     
  • Maite 8:16 am on 2014/05/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    anpolai 

    izond. Gerezimota handi eta mamitsua. • NESKATO ANPOLAI. Neskato bikaina. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    anpolai (V-m-gip, G), anpolari (V-gip; A), anpolara (V-ple), anpoilla (H (ampoila), A), anpoillara (V-ger-arr-oroz), anpollera (Añ (V)). Ref.: A (anpoilla, anpolai); Etxba Eib (anpolarixa); Elexp Berg.

    Sinonimoak: iz.
    [Prunus avium]: basagereziondo, cherri-gereciya, gereizia, gereiz-ondoa, gerezi, gerezia, gereziondo, gerezi-ondo, gereziondoa, guerecia, guereciya, guerezi, kereiza, keriza, kerizaitz, kerizaitza, keriza-orpoa, kerizondo, kerizondoa, quereisa, xerri-ginga. (Wikisilva)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. cereza ampollar (2) izond. (hed.) grande, hermoso, -a
    fr (1) merisier ou cerisier des oiseaux (Prunus avium) (2)  grand(e), beau(belle)
    en (1) wild cherry, sweet cherry, bird cherry, gean (2) large, big, beautiful
    port (1) cereja silvestre (2) grande, formoso(a)

    Entzun:

    Igerabideren Zangotraba azken nobela irakurtzen ari nintzela, begiak anpolai bi geratu zitzaizkidan letren moldean ikusi nuenean nire adinekoek (behintzat) hain sarri, hain natural erabiltzen dugun porlos! espresioa ezetz esateko: «Tximinoa, bai, hori etorriko zaio, porlos!». [Porlos, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2014-05-28)] (Berria.info)

    anpolai-begiak: ojos grandes, ojazos

    malko anpolaiak: lágrimas grandes, lagrimones

    neskato anpolaia: muchacha hermosa

    anpolai (Wikimedia Commons)

    anpolai (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 4:19 pm on 2014/05/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    ahal izan 

    da/du ad. Zerbait gertatzeko edo egiteko ezintasunik, eragozpenik edo debekurik ez izan (beste aditz baten ondoan nahiz bakarrik). Joan ahal naiz. Egin ahal dut. Etortzen ahal da. Ez du egiten ahal. Desira ahal dezake. Ahal badu, ekarriko du. • AHALA(K). Aditzaren erroari dagokiola, “ahal d(ir)en zera guztia(k)” adierazteko. Egin ahalak eginagatik. Esan ahal guztiak esanda ere. || AHALAZ. 1. Ahal den neurrian. Eskerrak dizkizugu ahalaz errendatzen. 2. Ahal bada. Ahalaz ixilarazi gaizki errailia. || AHALIK (ETA) + adj. edo adb. + -EN(A). Ahalik eta lasterrena. Ahalik eta etxe ederrena. || EZIN KONTA (ESAN…) AHAL (+ iz. edo mugatzailea). Jaio ziren ezin konta ahal haur.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da/du ad. (osagarri duen aditzaren aditz laguntzailea hartzen du) poder, ser posible (2) da/du ad. (geroaldian doazen aditzetan tartekaturik) ¡ojalá! itoko ahal haiz!: ¡ojalá te ahogues!
    fr pouvoir
    en can, be able to
    port pouvoir

    Entzun:

    Errealitatea aldatu ahal izateko, lehenik eta behin, begi bistan dugun panoramari erreparatu behar diogu.  [Ikus gaitzazuen, Txema Ramirez de la Piscina (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    ahal izan (Gaurko Hitza, CC)

     
  • Maite 7:51 am on 2014/05/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    arkazte 

    arkazte (Wikimedia Commons)

    iz. Ardi gaztea, bi urte inguru duena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    arkazte (V, G, AN-gip), artgazte. Ref.: A; AEF 1927, 95 y 1955 140 (arkaste); Iz ArOñ (arkaste), UrrAnz (arkaste), IzG; BU Arano; Elexp Berg.

    Oveja joven. “Oveja que tiene de un año a dos” Iz ArOñ. “Oveja de dos años” BU Arano. “El rebaño se compone de corderos (bildotxa), de ovejas de un año (artaunza), de dos años (arkaztia), de ovejas lecheras (ardia) y de ovejas no lecheras (ardizarra) (V-gip)” AEF 1927, 95. “Oveja de un año” Elexp Berg. Cf. MEIG VII 179: Orobat hiltz elkartuen junturan, lehenbiziko atalak azken bokala galdu duenean: cf. arkazte ¬ *ard(i)-gazte.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es oveja joven [de 21 a 33 meses]
    fr jeune mouton
    en young sheep
    port ovelha jovem

    Entzun:

    “Zatarrak hil izanen du Benaiko arkazte lepabeltxa, bi begiak jan dizkio beleak, baina, han ez da putrerik ageri”.  [Harrizko pareta erdiurratuak, Patziku Perurena (Euskaltzaindia, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 5:55 pm on 2014/05/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    aldaba 

    iz. Ateetako burdinazko edo brontzezko pieza, etxean deitu ahal izateko jartzen dena. Aldaba-hotsak hasi ziren geroxeago.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Heg.

    [ate-kisketa]: kisketa (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Heg.) aldaba, aldabón
    fr heurtoir
    en knocker
    port aldraba, aldrava, batente

    Entzun:

    Irisarri ez zen ohartu zalgurdiaren etorreraz; baina belarriak konturatu egin ziren esku indartsu batek haritz ateko aldaba jo zuela, birritan, barrura sartzeko presaz. [Airezko emakumeak, Felipe Juaristi (Erein, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    aldaba (Karobi Photography)

     
    • Maite 6:15 pm on 2014/05/07 Permalink

      ‘Las Miradas de Jose Asensio Larrinaga’ blogean ere ‘aldaba‘. Mila esker!

  • Maite 8:04 am on 2014/04/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    apit 

    izond. Aldapa handikoa. Toki apitetan ez da abere handirik komeni.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    apit (Lar, H; apita G ap. A, que cita a It).

    1. “Cuesta muy pendiente”, “pendiente, cuesta” Lar. “(Muy) cuesta arriba se me hace, apit egiten zait” Ib. “Côte scabreuse” H. “Lugar pendiente y costanero” A. En el ej. de Iturriaga está empleado como adj. Toki apitetan eta amiltzak diranetan ez da ganadu andirik konbeni; toki zelaietan berriz ganadu andia obea da txikia baño. It Dial 73 (Ur aldapatsubetan, Dv patarrak eta erroizuak diren aurkhintzetan, Ip lekhü patarretan).

    2. “Listo, vivillo” (G-azp).

    Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    iz. g.e. [aldapa handia]: aldapa, aldats, hegi, malda, malkar, pendiz, aurbera Bizk., patar Ipar./Naf., ike Ipar. zah.
    izond. g.e. [aldapa handikoa]: aldapatsu, maldatsu, malkar, malkarti, malkartsu, patartsu Ipar., pelkar Ipar. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es terreno pendiente
    fr terrain escarpé
    en rough terrain; slope
    port terreno inclinado, abrupto

    Entzun:

    Oporretatik buelta apit egiten zaio.

    apit (FlickrCC, Alberto Montoya)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel