Updates from martxoa, 2014 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:09 am on 2014/03/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    andrakume 

    iz. (B) Emakumea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  iz. Bizk.
    [emakumea] : andre, emakume, emakumezko, andrazko Bizk., emazte Ipar./Naf., emazteki L-BN, gizalaba g.e., madama g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es mujer
    fr femme
    en woman
    port mulher

    Entzun:

    Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna da gaur. Krisia andrakumeei nabarmen erasaten ari dela salatuko dute protestetan aurten ere, baina abortuak hartuko du zeresan handiena: Espainiako Gobernuaren erreforma salatuko dute. [Abortatzeko eskubidea aldarri, Garikoitz goikoetxea [moldatua] (Berria. info, 2014-03-08)]

    andrakume (Argazkia: Berria.info, J. M., ARP)

     
  • Maite 7:16 am on 2014/02/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    abarrakitu 

    du ad. Hautsi, desegin, apurtu, puskatu.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  ad. g.e.
    [suntsitu] : alferrik galdu, apurtu, arraskatu, birrin-birrin egin, desegin, desolatu, errautsi, hauts bihurtu, hauts egin, hondatu, porrokatu, suntsitu, trimin-trimin egin, triskatu, triskilatu, zatitu, zehatu, zirpildu, andeatu Ipar., arrabaskatu Ipar., aurritu Ipar., barreiatu Ipar., deboilatu Ipar., funditu Ipar., gaizkitu Ipar., mamikatu Ipar., partekatu Ipar., porroskatu Ipar., sakailatu Ipar., xehakatu Ipar., xehatu Ipar., zatikatu Ipar., zirtzikatu Ipar., banatu Bizk., birrindu Bizk., laskitu Bizk., lorrindu Bizk., trimindu Bizk., zuzitu Bizk., abarrikatu Naf., izorratu beh., galetsi jas., atarratu g.e., triska egin g.e., arrasatu zah., arrazatu zah., destruitu zah., narriatu zah., puskakatu Ipar. g.e., bilakatu Ipar. zah., partaiatu Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es da/du ad. romper, destrozar, despedazar, hacer(se) añicos
    fr casser, briser, mettre en pièces, dépecer
    en break, smash, break into pieces, shatter, destroy, tear apart, tear to pieces
    port quebrar, destroçar, despedaçar

    Entzun:

    Baina nik bizikletan segitzen nuen, aireplano abarrakitu hura ikusi nahi nuen, ez nuen jasaten beti zer harrapatuko dabilen jendea; ni ibiliko nauk pieza eta trasteak biltzen edo erauzten! [Zorrotz begiratutako trenak, Bohumil Hrabal / Fernando Rey (Alberdania-Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    abarrakitu (pixabay, CC)

     
  • Maite 12:57 pm on 2014/02/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    arandi 

    iz. Aranak dauden tokia, aran-basoa, aran-saila.

     
    • xme 3:29 pm on 2014/02/23 Permalink

      uste dut gure lagunen abizenaren etimologia beste bat dela:
      http://www.euskaltzaindia.net/index.php

    • Maite 6:37 am on 2014/02/24 Permalink

      Facebooken esandakoa hona ekarriz, ez nago hain ziur “Onaindia/Haraindia” horretatik datorrenik…

      Orotariko Euskal hiztegiak:

      arandi (Dv A), aranadi (SP).

      “Lieu planté de pruniers” SP. “Prunelaie” Dv. “Boscaje de ciruelos” A.

      Elhuyarrek, Labayruk eta 5000k ‘arandi begiratuta’:

      iz. plantación o campo de ciruelos (bosque de ciruelos…).

      Horiek ez datoz zure hipotesiarekin bat, ez? Berriz diot: ur sakonegietan sartu gabe, ze, ni etimologia kontuetan…

      Zergatik begiratu beharko nuke haraindi?

      Mila esker, Xabier! 🙂

  • Inaki Agirre 7:47 am on 2014/02/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    azantz 

    iz. 1. (Ipar.) Hotsa. 2. (GN) Ahalegina. • azantz-egile. 1. Zalapartaria. 2. Gauez zarata eginez etxeko lasaitasuna galarazten duen iratxoa.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar.
    [hotsa] : hots, soinu, zarata, haro Ipar., harrabots Ipar., zarraparra Bizk., asots Naf., ereta Naf., herots Zub., arrada g.e., ospe Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Ipar.) ruido, rumor, sonido [azantz-egile: 1. alborotador, -a 2. (Mit.) duende que turba la paz de las casa con ruidos nocturnos]
    fr bruit en général
    en noise
    port ruído, barulho

    Entzun:

    Abokatuaren arnasaren azantza asmatikoak besterik ez zuen isiltasuna urratzen. [Twist, Harkaitz Cano (Susa, 2011)]

    Zola hori ez zedin higa, itzatzen zioten gomazko tira bat edo berdin dozena bat itze; bigarren kasuan, zaldi ferratu batek bezainbat azantz edo arrabots egiten zuten Luzaideko karrikan ibiltzean.[Luzaiden gaindi, Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren (Elkarlanean, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Geroztik, ostatura bertze hiru lagun sartu dira, xutik daude eta nahiko azantz egile handiak dira, irri zafla ozenak botatzen dituzte noiz nahi.  [Anbroxio, Eneko Bidegain (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    azantz (FlickrCC, Olivier Bataille)

     
  • Maite 6:45 am on 2014/01/31 Permalink | Reply
    Tags:   

    argialdi 

    iz. Adimen-argitzea. Zeruak bidali zion argialdia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    argialdi (Lar, Añ).

    1. Iluminación, inspiración; momento de claridad, lucidez, alegría. “Lucimiento en lo que se hace” Lar. “Inspiración” Añ. Jangoikuaren argialdi edo inspirazinuak zuri konfesau eragiteko antxina lotsaz konfesau baga larga zendubana. Mg CO 238.

    Sinonimoak:  iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
    [inspirazio] : inspirazio, goiargi, gotargi
    [argiunea] : argiune

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iluminación, inspiración (2) momento de lucidez
    fr illumination, inspiration, moment de lucidité
    en inspiration
    port iluminação, inspiração

    Entzun:

    (…) komunikazioa da bizitza, arnasa, zirrara, hotzikara, pil-pilean sentitu genuen hura definitzen asmatzen duen argialdi bat. [Gauza txikien liburua, Pako Aristi (Erein, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    argia.com

     
  • Maite 2:42 pm on 2014/01/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    ahopeko 

    izlag. Ia entzuten ez den ahotsez esaten dena; isilpekoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [ahopeko] : e. ahapeko (Adorez  Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) izlag. en voz baja; confidencial, secreto, -a (2) iz. confidencia, confesión
    fr (1) adj. confissão, secret(ète) (2) confidence, aveu
    en (1) adj. confidential, secret (2) confidence, secret
    port (1) adj confidencial, secreto(a) (2) confidência, confissão

    Entzun:

    Ahopeko irribarre kilikabera bat entzun nuen, zetazko jantziren baten fereka eta zure ahotsa isilka.  [Emakume ezezagun baten gutuna, Stefan Zweig / Eduardo Matauko (Igela, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    ahopeko (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 7:47 am on 2014/01/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    antoxin 

    iz. Eskulekudun metalezko ontzia.

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    antoxin (V-gip; A Apend), antoisin (V, G), antosin (V, G-to), antoitxin (A Apend), antotxin (A Apend), antixon (V-gip), antixun (G-goi-to; VocZeg 287, H (G)), antusin (V-gip), antuxin (V, G), antuxun (G-goi-azp), antuxune (G-goi), antuxan (Darric ap. DRA), andosin (Darric ap. DRA). Ref.: A (antoisin, antixon, antoxin); EI 382; Urkia EEs 1930, 9; Iz ArOñ (urúntzi), UrrAnz y To (antosiña); EAEL 130; Elexp Berg (antosiñ).

    Sinonimoak:  iz.
    [txolota] : txolot, txolot-ontzi, gailleta. (Labayru Ikastegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Labayru Ikastegia eta Word Reference hiztegiak):

    es tazón; vaso de metal con asa
    fr mug, grande tasse, tasse haute
    en mug, large drinking cup with handle
    port caneca

    Entzun:

    -Utzazu antoxin hori! – esan zuen oihuka zerbitzuburuak eta antoxin urdinari zartakoa eman eta lurrera bota zuen, eta zerbitzuburuak halako ostikoa eman zion ezen armairu azpiraino bidali baitzuen hegan kinki eta kanka. [Zorrotz begiratutako trenak, Bohumil Hrabal / Fernando Rey (Alberdania-Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    antoxin (Dreamstime.com)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel