Updates from abendua, 2014 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:15 am on 2014/12/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    klik 

    iz. INFORM. 1. Saguaren edozein botoi sakatzean sortzen den hots onomatopeikoa. 2. Klik egitearen ekintza.

    Glosario de informática e Internet

    Cuando se oprime alguno de lo botones de un mouse el sonido es parecido a un “click”. La palabra click escrita, se usa generalmente para indicarle al usuario que oprima el botón del mouse encima de un área de la pantalla. También es comúnmente escrito asi: clic. En español incluso se usa como un verbo, por ejemplo: al clickear en el enlace. 

    Elhuyar Hiztegia

    (Inform.) klik

    klik bakarra: clic simple

    klik bikoitza: doble clic

    Lokuzioak

    (Inform.) klik egin: hacer clic

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es clic
    fr clic
    en click
    port clique

    Entzun:

    Ikasleak klik egin zuen, ordura arte zabaldu ezin zuen web orrira sartzeko.

    klik (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 11:04 am on 2014/12/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    iragarki-banda 

    iz. INFORM. Publizitate-iragarki laburra, irudi bat edo mezu labur bat erakusten duena, normalean web orrialdearen goi aldean bistaratzen dena, eta erabiltzailea bertan klik egitera gonbidatzen duena.  (Euskalterm)

    Sinonimoak: iz.
    [ostatatze] : ostatu-emate (Euskalterm)

    Beste hizkuntza batzuetan (Euskalterm):

    es pancarta
    fr bannière, bannière publicitaire, bandeau publicitaire
    en advertising banner, banner

    Entzun:

    Cookie-ak balia daitezke, halaber, bisitari batek webgune bat erabili duen erari buruzko informazio anonimoa erregistratzeko; adibidez, zein web-orritik sartu den, edota iristeko iragarki-banda bat erabili duen.  [Cookieen inguruko politika, Txindurri irratia]

    iragarki-banda (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 7:57 am on 2014/12/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    ostatatze 

    iz. INFORM. Webgune bateko edo gehiagotako fitxategiak eduki, Interneten eskaini eta mantentzea. (Euskalterm)

    Sinonimoak: iz.
    [ostatatze] : ostatu-emate (Euskalterm)

    Beste hizkuntza batzuetan (Euskalterm):

    es hospedaje
    fr hébergement
    en hosting

    Entzun:

    Gaur, Borobila abian jarri dugu. borobilan web ostatatze eta domeinuen erregistro zerbitzuak eskeintzen ditugu, hau da, zure web gune propio bat sortu eta domeinu izen bat edukitzeko behar duzun zerbitzua eskeintzen dizugu. [Borobila abian da: web ostatatze zerbitzuak, Aitor Ortuondo (Sustatu, 2006-12-12)]

    ostatatze (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 9:14 am on 2014/11/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    kurtsore 

    iz. INFORM. Pantailan agertzen den marka higikorra, ondoren idatzi edo ezabatuko denaren posizioa adierazten duena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste esanahi batzuk:

    iz. 1. Zenbait aparatu, neurketatresna, etab.etan, beste handiago batean zehar higitzen den pieza higigarria, zerbait adierazteko funtzioa duena. 2. ASTRON. Mikrometro bateko hari higikorra. Hari honek beste hari finko batekiko duen desplazamenduak astro baten itxurazko diametroa neurtzea ahalbidetzen du. 3. FIS. Erreostatoetako borne higigarria

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es cursor
    fr curseur
    en cursor
    port cursor

    Entzun:

    Kurtsorea mugitu edo testua toki jakin batean txerta dezakezu, kurtsorearen kontrolak ongi erabiliz. Zer aldatu da Blackberry 10en?

    kurtsore (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 11:40 am on 2014/11/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    interfaze 

    iz. INFORM. Konputagailuko bi osagairen arteko komunikazioa ahalbidetzen duen eragingailu fisiko edo logikoa. (Euskalterm) | iz. INFORM. Bi unitate edo sistemaren arteko muga, informazioa elkartrukatzea ahalbidetzen duena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Wikipedian (interfaze)

    Orokorrean, interfaze bat izaera desberdineko gauza bi elkartzen diren eremua edo puntua da. Honela, helburu berdina duten prozesu desberdin bi elkartzea ahalbidetzen duen bitartekoari interfazea deritzo.

    Arlo askotan erabiltzen da termino hau:

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es interfaz, interfase
    fr interface
    en interface
    port interface

    Entzun:

    Kondairaren arabera, Jobs bisitan joan zen Xerox enpresaren laborategira eta han ikusi zuen lehen aldiz interfaze grafiko bat.  [Sagarrondotik fruitua, Edu Lartzanguren, 2006-04-01] (Ereduzko Prosa Gaur)

    interfaze (Wikimedia Commons, Human-Machine Interface)

     
  • Maite 8:38 am on 2014/10/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    saio-bukaera 

    iz. INFORM.  Informatika zerbitzu bateko sarbide pertsonala itxi, zeina aldez aurretik, saio-hasiera bidez baimendua izan den.

    Sinonimoak: iz.
    [saio-bukaera] : log out (Euskalterm)

    Beste hizkuntza batzuetan (Euskalterm, Wikipedia eta Word Reference hiztegiak):

    es salida del sistema
    fr fermeture d’une session
    en log out, log off
    port logout, logoff

    Entzun:

    Cookie iraunkorrak: erabiltzailearen gailuan gordetzen diren cookie-ak dira. Cookie-mota honen bidez, nabigazio-informazioa berreskura daiteke hurrengo bisitan. Iraungitze-epe jakin bat izan ohi dute, saio-bukaera baino luzeagoa. Aukera ematen digute, adibidez, zure hobespenak (esaterako, herrialdea eta hizkuntza) kontuan hartuta zure bisitak pertsonalizatzeko. [Mondragon Corporationen cookiei buruzko politika, Mondragon Corporation)

    saio-bukaera (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 8:09 am on 2014/10/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    saio-hasiera 

    iz. INFORM. Denbora banatuko sistemetan erabiltzaileak sisteman sartzeko erabiltzen den prozedura. Kontrako prozedurari saio-bukaera esaten zaio.  (Euskalterm)

    Sinonimoak: iz.
    [saio-hasiera] : log in  (Euskalterm)

    Beste hizkuntza batzuetan (Euskalterm eta Word Reference hiztegiak):

    es entrada de identificación, entrada en el sistema
    fr ouverture d’une session
    en log in, log on

    Entzun:

    Saio-hasieraren egiaztapena erabil dezakezu Twitter kontuaren segurtasuna areagotzen laguntzeko. Betiko erabiltzaile-izena eta pasahitza erabili beharrean, aldi baterako pasahitza erabiltzen da BlackBerry telefonoko Twitter aplikazioan saioa hasteko. Aldi baterako pasahitzak ordubeteren buruan iraungitzen dira. [Blackberryren erabiltzailearen gida, blackberry.com)

    saio-hasiera (Gaurko hitza, CC)

    Log in (Gaurko hitza, CC)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel