Updates from urria, 2014 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:24 am on 2014/10/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    webgune 

    Elkarrekin erlazionatutako web fitxategien multzoa, etxeko orria esaten zaion sarrerako orri nagusi baten inguruan antolatua, enpresa edo pertsona bati buruzko informazioa eskaintzen duena. (Euskalterm)

    Wikipedian:

    Webgune bat (website ingelesez) Interneten HTTP protokoloaren bitartez eskuragarri dagoen fitxategi eta web orrialde bilduma bat da. Orrialde sorta honek gai bat garatzea, zerbitzu batzuk ematea edota orrialdearen inguruko informazioa eskaintzea ditu helburu.

    Publikoki sarbidedun diren webgune guztiek “World Wide Web” izugarrizko informazio bat sortzen dute.

    Webgune bateko orrialdeetan portada izeneko URL baten bidez egiten da sarbidea, normalean zerbitzari fisiko berdinean kokatuta dagoena. URLak orrialde guztiak hierarkizaturik. Hala ere, beraien arteko hiperloturek estruktura orokorra nola hautematen eta web-trafikoak gune bakoitzaren artean nola mugitzen diren kontrolatzen dute.

    Webgune batzuek harpidetza eskatzen dute, gune horietako eduki batzuetara edo guztietara iristeko. Harpidetza behar duten guneetako adibide batzuk Interneteko pornografia, albisteen webgune askoko zatiak, jokoen guneak, foroak, Weban oinarritutako posta elektronikoen zerbitzua keta burtsa eta eguraldiari buruzko informazioa errazten dituzten guneak dira horietako batzuk.

    (Jarraitu irakurtzen…)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, Word Reference eta Euskalterm hiztegiak):

    es (Inform.) sitio web
    fr (Inform.) site (web)
    en (Inform.) website, web site
    port (Inform.) site

    Entzun:

    Euskaljakintza webgunean, euskara lantzeko eduki ezberdinei eskainitako web orri ugari topa litezke: EGA, ariketak, kontsultategia, baliabideak

    webgune vs web orri (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 12:45 pm on 2014/10/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    web orri 

    World Wide Webeko dokumentu bat da, normalean HTML edo XHTML estandarrak erabiliz kodetzen dena. Web orrialde batek testua, irudiak eta beste orrialde batzuetarako loturak izan ohi ditu, baina animazioak, soinuak, Java aplikazioak eta beste dokumentu mota ugari izan ditzake. Hasiera batean web orrialdeak irakurtzera baino ez zeuden zuzenduta, baina gaur egun gero eta gehiagotan ikus ditzakegu bisitarien partehartzea sustatzen duten webguneak. (Wikipedia)

    Sinonimoak

    [web orri]:  web orrialde (Hiztegi Batua)

    Beste hizkuntza batzuetan (Euskalterm eta Wikipedia):

    es página web
    fr page web
    en web page
    port página web

    Entzun:

    Mundu osoko 1.700.000 ekintzailek kolaboratzen dute web orri honetan. [Ikus gaitzazuen, Txema Ramirez de la Piscina (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    web orri (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 12:09 pm on 2014/09/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    deskonprimatu 

    ad. INFORM. Konprimatutako fitxategi bat jatorrizko tamainara leheneratu, horretarako programa berezi baten bidez.  (Euskalterm)

    Beste hizkuntza batzuetan (Euskalterm eta Word Reference hiztegiak):

    es descomprimir
    fr décompresser
    en uncompress, decompress
    port descomprimir

    Entzun:

    Jaitsi duzun karpeta deskonprimatu behar duzu artxiboak ikusi ahal izateko.

     
  • Maite 8:22 am on 2014/09/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    sentikur 

    iz. ASCII karaktereekin egindako irudia, albo batetik begiratuta, giza aurpegiaren itxura duena. Aurpegiaren espresioarekin bidaltzaileak bere gogo-aldartea adierazten du. (Euskaltermen, ‘begitarte’ eta ‘aurpegiera’)

    Wikipedian:

    Sentikur edo emotikonoa oinarrizko ASCII karaktere errenkada (edo irudi txikia) da, hala nola :-), ;o), ^_^ edo :-(, giza aurpegiera edo sentimendu bat irudikatzeko balio duena. Horregatik Aurpegiera izena ere hartzen dute. Sentikurrak interneten erabiltzen den para-hizkuntzaren zati da; e-posta mezuetan, internet foruetan, berehalako mezuetan (txat edo mezuketak) erabiltzen dira, esaldi motz eta bakunak erabiltzen direnez gaizkiulertuak saihesteko. Hainbat lekutan Irrifartxo ere erabiltzen da.

    Sentikurrak ulertu edo irudikatzen duten sentimendua ikusteko, burua ezker aldera okertu behar da. Horrela, sentikur oinarrizkoena 🙂 da, non : begiak diren, – sudurra eta ) ahoa. Sarri begi-aho bikotea bakarrik agertzen da, hau da 🙂 ikurra.

    Zutikur edo bertikonoak Asia ekialdeko sentikurrak izendatzeko erabiltzen dira, burua ez baita ezker aldera okertu behar irudia ulertzeko.

    Oinarrizko sentikurrak:

    
    
    Jarraitu irakurtzen Wikipedian...

    Sinonimoak: iz.
    [begitarte] : begitarte, aurpegiera, emotikono (Euskalterm eta Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es emoticón
    fr emoticon
    en emoticon

    Entzun:

    Bere aldartea adierazteko, maiz sentikurrak erabiltzen ditu. Zoritxarrez, azkenaldian gehien erabiltzen duena tristura adierazten duen aurpegiera da.

    sentikur (ClipArtBest.com)

     
  • Maite 8:30 am on 2014/08/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    kalkulu-orri 

    iz. Kalkulu-orriak lantzeko aplikazioarekin sortutako dokumentua. Taula erakoa izaten da, eta gelaxketan datuak eta formulak eduki ditzake. (Euskalterm)

    Wikipedian:

    Kalkulu-orria zenbakizko datuekin kalkuluak egiteko editore espazialduna da. Aurrekontuak, fakturak, grafikoak… egiteko prestaturiko bulegotika programa da. Kalkulu-orrietan errenkada eta zutabe ugariz osatutako taula edo matrizea dugu oinarri, non, zutabe eta errenkada bakoitzaren arteko intersekzioari gelaxka deituko diogun. Bakoitzak bere izena izango du; orri, errenkada eta zutabeen izenen elkarketaz sortua berau. Adibidez “D6”, itsasontzien jokoa bezala.

    Gelaxkek 3 motako datuak eduki ditzakete.

    • Testu eremuak
    • Zenbakizko esanahia duten konstanteak: zenbaki osoa, data, ordua, moneta…
    • Formulak

    (Jarraitu irakurtzen…)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es hoja de cálculo
    fr feuille de calcul
    en spreadsheet
    port planilha

    Entzun:

    Kutxetako zuretik, kalkulu-orrietara igaro ziren ikurrak, eta, horrenbestez, merkataritzatik aljebrara erbesteratu. [Loroaren teorema, Denis Guedj / Jon Muñoz (EHU, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    kalkulu-orri (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 8:32 am on 2014/08/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    suebaki 

    iz. INFORM. Sare pribatuaren eta Interneten artean jartzen den segurtasunezko hardware- eta/edo software-sistema, baimenik gabeko inor sar ez dadin sare pribatuan. (Euskalterm) | iz. Sutea gertatzen denean sua zabal ez dadin mendi eta basoetan landaredirik gabe eratzen den zerrenda. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Gehiago jakiteko:

    Firewall edo suebakia oinarrizko aldez aurretiko neurria da, sareko segurtasuna hobetzeaz gain, kontrolerako eta zentsurarako erabili daitekeena. Gaur egun ordenagailuak etengabe daude Internetera konektaturik, milaka programa arriskutsu eta kaltegarrien eskuetatik gertu. Hauek ordenagailua gainkargatzen dute, izorratzera heldu arte. Ez badugu firewall bezalako oinarrizko segurtasunik ordenagailuan, datuak baita etxeko sarea hondatu daiteke. Dena dela, suebakiak ez dira segurtasun arazo guztientzako soluzio. (Jarraitu irakurtzen…)

    Sinonimoak: iz.

    [kontrasua]: kontrasu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) cortafuego, cortafuegos [zanja del monte] (2) INFORM. cortafuegos, servidor de seguridad
    fr (1) coupe-feu (2) INFORM. coupe-feu, pare-feu
    en (1) firebreak, fire line (2) INFORM. firewall
    port barreira para conter incêndios

    Entzun:

    1. Ona da suebaki bat instalatzea.
    2. Arrotzei ateak itxi: ADSL, haririk gabeko konexioa badugu edo ordenagailu eramangarriarekin sare publikora konektatzen bagara, suebaki bat instalatu. [Teknologia erabiltzea arriskutsu zaie gobernuen aurka borrokan ari direnei, Edu Lartzanguren (Berria, 2004-11-14)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    suebaki (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 4:05 pm on 2014/08/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    inprimagailu 

    iz. INFORM. Konputagailuaren irteerako periferikoa, paper gainean karaktere alfanumerikoak edo irudiak idatziz informazioa erakusten duena.  (Euskalterm)

    Wikipedian:

    Inprimagailu bat ordenagailu baten dugun irudi edo testuzko dokumentu bat medio fisiko batetara (orokorrean, papera) pasatzeko funtzioa betetzen duen irteera periferiko bat da. Aurreneko inprimagailua XIX. mendean sortu zen, eta orain arte hobetzen joan dira. Badaude eta eskanerra eta inprimagailua batera dutenak.

    Motak

    Talka inprimagailuak: kalkatu egiten dute inprimagailu hauek, tinta beste tintarekin kolpatuz. Honen emaitza hurrengoa da: paperean puntu bat edo karaktere bat inprimatzen da. Margarita edo matrizialak inprimagailu hauen adibide dira.

    Tintazko inprimagailua: mota honek kartutxo batzuen bitartez inprimatzen du, non bere barruan 3tik 30 ml-ra edukia dauka. Bere kalitateak ia-ia laserrarena berdintzen du.

    Laser inprimagailuak: inprimagailu hauek kalitate onena dutenak dira, tema honetaz hitz egiterakoan, eta beraien prezioak aldakorrak izan daitezke, modeloaren arabera. Bere lan egiteko modua fotokopiagailuen oso antzekoa da. Bere kalitatea eta azkartasuna izugarrizkoa da

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es impresora
    fr imprimante
    en PRT; printer
    port impressora

    Entzun:

    Inprimagailu hura oso oso makina txikia zenez, eta besoz mugitzekoa, Peña Platako gelatxo batean kokatu genuen, kasernako atariaren ondoan. [Putzu, Txillardegi (Elkar, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    inprimagailu (Wikimedia Commons)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel