Updates from abuztua, 2014 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:53 am on 2014/08/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    babeskopia 

    Fitxategi automatizatu bateko datuen kopia, datuak berreskuratzeko aukera ematen duen euskarri batean egina, aldiro-aldiro eguneratzen dena.  (Euskalterm)

    Gehiago jakiteko (Wikipedia)

    Segurtasun kopia edo babes kopia egitea sistema baten informazioa baliabide erauzkor batean gordetzeari (toki seguru batean gorde ahal izateko) deritzo. Kopiak zerbitzari nahiz ordenagailu pertsonaletan egin daitezke. Baliabide-mota desberdinak existitzen dira: kanpoko disko gogorra, CD-ROM grabagarria, zinta magnetikoa (DAT), disko ZIP, JAZ edo magnetiko optikoak. Segurtasun-kopia hainbat modutan egin daiteke: bakarrik datu-basearena, posta eletronikoa, zerbitzari edo sistema eragileko fitxategiak. (Jarraitu irakurtzen…)

    Sinonimoak: iz.
    [babeskopia] : segurtasun-kopia (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Euskalterm, Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es copia de respaldo, copia de seguridad, salvaguarda, salvaguardia
    fr copie de sauvegarde, copie de sécurité
    en backup, backup copy
    port cópia de segurança, (estrangeirismo) backup

    Entzun:

    Jakina da informazioa ez galtzeko, gure datuen babeskopiak egitea komeni dela. [Fitxategia nola berreskuratu eta ezabatu, Ander Goñi Beltza (EIBZko liburutegia, 2012-05-24)]

    babeskopia (NextGen Digital Home)

     
  • Maite 9:09 am on 2014/07/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    birbidali 

    INFORM. Norberak hartu duen mezu bat beste norbaiti bidali. (Euskalterm)

    Sinonimoak: iz.
    [birbidali] : berriz bidali (5000 Adorez hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es reenviar
    fr transférer
    en forward
    port reenviar

    Entzun:

    Gidaliburu honetan, jasotako posta nola birbidali azalduko dugu (Elhuyar hiztegia)

    birbidali (PixaBayCC, OpenIcons)

     
  • Maite 1:13 pm on 2014/07/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    webkam 

    Ordenagailuari lotutako kamera digital txikia, denbora errealean bideo-irudiak ematen dituena Interneten. Munduko leku ikusgarriak erakusteko eta bideokonferentziak egiteko erabili ohi da. (Euskalterm)

    Sinonimoak: iz.
    [ordenagailuari lotutako kamera digital txikia] : web-kamera (Euskalterm)

    Beste hizkuntza batzuetan (Euskalterm eta Word Reference hiztegiak):

    es webcam, cámara web
    fr webcam, caméra web
    en webcam
    port webcam

    Entzun:

    Irakasleak bideokonferentzia amaitu ondoren webkama itzaltzeko esan zigun.

    webkam (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 10:41 am on 2014/06/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    tresna-barra 

    INFORM. iz. Antzeko zeregina duten funtzioen ikonoak edo ikurrak dauzkan barra. Normalean menu-barraren azpian egon ohi da, eta pertsonalizatu egin daiteke. (Euskalterm)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es barra de herramientas, barra de símbolos
    fr barre d’outils
    en tool bar, toolbar
    port barra de ferramentas

    Entzun:

    Irakasleak Euskalbar tresna-barra jaisteko aholkatu die ikasleei. Horrela, klik batera topatuko dituzte hiztegiak.

    tresna-barra (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 10:59 am on 2014/06/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    bideratzaile 

    INF. Sare arteko informazio-transmisioa bideratzen duen gailua, datu-pakete bakoitzak iturburutik helburura joateko egin behar duen bidea erabakitzen duena transmisioa optimizatzeko. (Euskalterm)

    Wikipedian:

    Routerra edo bideratzailea, konputagailu-sareak elkar konektatzeko hardwarez eta softwarez osatutako gailu bat da. OSI ereduko hirugarren mailan lan egiten du. Gailu honek sare-segmentuak zein sare osoak elkar konektatzen ditu. Sareen artean datu paketeak uzten ditu igarotzen sare geruzako informazioan oinarrituz. (Jarraitu irakurtzen…)

    Sinonimoak: iz.
    [bideratzaile] : router (Euskalterm)

    Beste hizkuntza batzuetan (Euskalterm eta Word Reference hiztegiak) eta beste esanahi batzuk (Elhuyar Hiztegia eta Word Reference)

    es INFORM. enrutador, direccionador, encaminador (2) que encamina, que lleva a, que encauza, que canaliza (3) (Zuz.) instructor, -a
    fr INFORM. routeur
    en INFORM. router
    port (Internet: comutação de protocolos) roteador

    Entzun:

    Bideratzailea ez zegoen ondo konfiguratuta eta seinalea ez zen ondo iristen.

    bideratzaile (FlickrCC, Clamad)

     
  • Maite 9:43 am on 2014/06/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    nabigatzaile 

    Web orriak bilatu eta bistaratzeko bezero-aplikazioa. Ezagunenak Netscape Navigator eta Microsoft Internet Explorer dira. (Euskalterm)

    Beste esanahi batzuk:

    [nabigatzen duena] iz./izond. navegante (Harluxet eta Elhuyar hiztegiak)

    Sinonimoak: iz.

    [nabigatzaile] : INFORM. arakatzaile (Euskalterm)
    [nabigatzen duena] : 1 itsasgizon, itsasmutil, itsasneska. 2 marinel, itsasturi (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Euskalterm eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) INFORM. navegador, visor (2) navegante
    fr (1) INFORM. navigateur (2) navigateur, -trice ; navigant, -e
    en (1)  INFORM. browser (2) navigator
    port (1)  INFORM. navegador (2) navegante, navegador(a)

    Entzun:

    Firefox nabigatzailea erabiltzen dut egunero. Bertan, Euskalbar gehigarria instalatuta daukat, hiztegi guztiak kontsultatzeko gehigarri aparta. Euskalbar instalatzeko:

    • Firefoxeko menuan klikatu: TRESNAK > GEHIGARRIAK
    • Bilatzailean EUSKALBAR idatzi eta instalatu (gehitu firefoxera)
    • Berrabiarazi FIREFOX.
    • Barra bat azalduko zaizu hainbat hiztegirekin (personaliza daiteke eta nahi adina hiztegi erantsi).

    nabigatzaile (Irudia: Taller de Informática CEPA Colmenar Viejo)

    Funtsezkoa zen nabigatzaile ona izatea ergelkeriazko itsaso hartan, bidea ustekabeko tranpaz josia baitzegoen. [Buda zoriontsuen etxea, João Ubaldo Ribeiro / Karlos Zabala (Txalaparta, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 11:35 am on 2014/05/31 Permalink | Reply
    Tags:   

    sagu 

    INFOR. Sarrerako periferikoa, ordenagailuari kable baten bidez konektatua, kablearen muturrean eskuz kontrolatzen den azalera lauko aparatu bat daramana. Bere eginkizuna pantailan kurtsorearen mugimendua kontrolatzea da.  (Euskalterm)

    Wikipedian:

    Sagua ordenagailuarentzako periferiko bat da, sarrera kontrol eta datuen gailua izanik. Eskuaren mugimendua ordenagailuari bidaltzeko gai da, ordenagailuak pantailaratzeko. Sistema desberdinak daude:gomazko boladunak, izpi infragorriekin eta laserrarekin funtzionatzen duten sagu berrienak.

    Normalean bi edo hiru botoi izaten ditu (eskuinekoa-erdikoa-ezkerrekoa), ekintza ezberdinak burutu ahal izateko. Gaur egungo sagu gehienek erdiko botoiaren ordez aplikazio batzuen erabilera errazten duen gurpiltxo bat izaten dute. (Jarraitu irakurtzen…)

    Horretaz gain…

    iz. 1. ZOOL. Muridoen familiako zenbait ugaztun karraskariren (bereziki Mus generokoen) izen arrunta. Txikiak dira eta ilaje arre edo grisa eta ia gorputza bezain luzea den isatsa dauzkate. 2. INFORM. Pantailan kurtsorearen mugimendua eskuz kontrolatzeko aparatua, kable baten bidez ordenadoreari konektatuta dagoena. 3. MED. Hazizurriak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) (Zool.) ratón (2) [hazizurriak] (herr.) (pl.) paperas 3. (Inform.) ratón
    fr (1) [animalia] souris(2) [gailua] souris
    en (1) (Zool.) mouse (2) (Inform.) mouse
    port (1) (mamífero) rato (2) (Inform.) mouse

    Entzun:

    Saguaren ezkerreko botoia sakatzearekin batera, mezuak ihes egin du postontzitik. Beranduegi da damutzeko.

    Kafesnea berotzen ari nintzela, sagu batek zaborrontzitik jauzi egin eta sukaldearen eta hormaren arteko zirrikitutik ihes egin du. [Piano gainean gosaltzen, Harkaitz Cano (Erein, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    sagu (Wikimedia Commons)

    sagu (PixabayCC, Nemo)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel