Updates from martxoa, 2013 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 6:37 pm on 2013/03/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    mamorro 

    iz. Zomorroa; harra.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Bizk.
    [zomorro]
     zomorro 
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es insecto, bicho; coco, fantasma, espantajo
    fr insecte, vermisseau
    en insect, bug
    port insect

    Berak, bere anaiak eta etxekoek arratoiak eta mamorroak sartzen zizkidaten gelan, ni izuarazteko. [India harrigarria, GOTZON GARATE (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    mamorro (FlickrCC, aussiegall)

     
  • Maite 8:11 am on 2013/03/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    motozerra 

    iz. Motore batek higiarazten duen zinta-zerraz osatutako tresna, eskuz erabiltzen dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es motosierra
    fr tronçonneuse, scie électrique
    en mechanical saw, power saw, electric saw
    port serra elétrica

    Ez baitakit motozerra bat hartu eta bertan behera botako duen arbola gaixoa, ala utzi egingo dion globalizazioaren aurkako ekimenetara joateari.  [Patri maitea, Hasier Etxeberria (Alberdania, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    motozerra (Zaldieroa, De Rerum Natura, berria.info)

     
  • Maite 8:44 am on 2013/03/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    marti 

    iz. Urtearen hirugarren hila (31 egun). Ik. martxo.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Hiztegia batuan:

    marti iz. Bizk. h. martxo

    Sinonimoak: iz. Bizk.
    [martxoa]
     martxo, epail Heg.  
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es marzo
    fr mars
    en March
    port março

    Eguzkia eta euria martiko eguraldia.  (Labayru Ikastegia)

    marti (ttiklik.com)

     
  • Maite 7:19 am on 2013/02/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    mastrikatu 

    da/du ad. 1. Eskuartean estutu edo sakatu. 2. Higatu, zimeldu. Hain erraz mastrikatu eta galtzen den lore minbera. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. g.e.
    [zimeldu]
     maskaldu
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) estrujar, oprimir (2) ajar(se), marchitar(se)
    fr (1) presser (2) se faner, se flétrir
    en (1) to press, to crush (2) to wilt
    port (1) oprimir, sufocar (2) murchar-se

    Juan Jose Ibarretxek Ajuria Eneko jauregian konbidatu gintuenean Malores Etxeberria eta biok kafea hartzera 2003ko martxo hartan, esan genion ez genuela ulertzen zertara zetorren gure pelikula hura. Euskaldunon Egunkaria itxi, jende ezagunak horrela mastrakatu… Zer izan zen? Nor eraso edo mehatxatu nahi zuten gu astinduz? Aparte ez zirela egiak gutaz esandakoak, gu ez ginen hain inportanteak, ez zeukaten zertan agertu beharrik hain astazakil, hain militar txetxeniar, hain epaile turko, hain diktadura usaineko agintari. Ala bai?  [Ez ahaztu 2003ko otso-hila, Pello Zubiria  (Argia.com, 2013-02-20)]

     

    mastrikatu (vayagif.com)

     
  • Maite 7:45 am on 2013/02/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    maskal 

    izond. 1. Ahula, argala. 2. Higatua, zimeldua. Arrosa maskala. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    [ahula]
     ahul, argal, maiskar, makal, mehe, mengel, enul Ipar., erkin Ipar., erpil Ipar., flako Ipar., malet Ipar., mendre Ipar., kaden Bizk., meko Bizk., herbal Ipar./Naf., aloxo g.e., gelbera g.e., magalo g.e., debil Heg. beh., enkel Ipar. g.e., entoil Ipar. g.e., flux Ipar. g.e., hozkil Bizk. g.e., makar Bizk. g.e., txakil Bizk. g.e., gelge Gip. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) triste, débil, flaco, -a (2) estropeado, -a, gastado, -a, deteriorado, -a, ajado, -a; marchito, -a (3) cazcarrias
    fr (1) triste, faible, mélancolique (2) abîme, défiguré, -ée ; fané, -ée ; flétri, -e
    en (1) (ahula) thin, skinny; weak, feeble; sad, depressed (2) (higatua) worn (out); decrepit; withered, shrivelled
    port (1) fraco(a) (2) estragado(a), gastado(a)

    Goiza maskala zetorren, eroritako euri tantek distira egiten zuten belardian. [Itzarri nahi ez zuen printzesa, Felipe Juaristi (Alberdania, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Amama zaharrak laranja atalak, aza garak, banana azalak, patata kaskarrak, baba baltzak, mahaspasa maskalak, sagar makatzak, basaran garratzak… danak nahas-mahas, askara daramatza. [Hitza azti, Iñaki Arranz (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    maskal (FlcikrCC, jenny downing)

     
  • Maite 11:13 am on 2013/02/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    muxila 

    iz. 1. ZOOL. Bibalbioen ordenako zenbait moluskuren izen arrunta. Itsas hondo hareatsu edo lohitsuetan bizi dira eta oso janari preziatua dira. 2. (B) Soinekoaren edo gonaren azpian eramaten den poltsa txikia edo poltsikoa, patrika. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 9:00 am on 2013/02/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    muskuilu 

    ZOOL. Bibalbioen ordenako zenbait moluskuren izen arrunta. Itsas hondo hareatsu edo lohitsuetan bizi dira eta oso janari preziatua dira. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel