damorri

iz. Malenkonia, goibeltasuna. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz. g.e.
[malenkonia, goibeltasuna]
goibeldura, histasun, iluntasun, itun, melankolia, tristezia, tristura, histura Ipar., ilundura Ipar., itzaltasun Bizk., goibeltasun jas., ituntasun jas., kaden jas., kadentasun jas., malenkonia jas., tristetasun (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es melancolía, tristeza
fr mélancolie, tristesse
en melancholy

Azken boladan bere barnean erraietaraino sartuta  zeraman damorri hari agur egingo ziola zin eginez ekin zion astelehenari. Tamalez, bihotzak ez zuen sinetsi buruaren agindu hura.