demokrazia

iz. Gobernu era, aginpidea hiritar guztiek hauteskunde bidez hautatutako ordezkarien esku egotean oinarritzen dena. Greziar demokrazia. Demokrazia hiritarren askatasunean eta berdintasunean datza. Demokrazia-bideak erabili. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

demokrazia (G-goi, B, BN-arb ap. Gte Erd; Casve).

Democracia. “Demokrazian bizi gara” Gte Erd 44. Liberalismoa bat egin eta nastau bear da uritarmeneagaz edo demokraziagaz eta gobernuaren erakaz? Itz Azald 53. Beren demokrazia, beren sozialismoa, beren revoluzioa azal ederra ta mami ustela duten itzak dira. Urreta EEs 1918, 155. Demokraziaren aldeko politikariak. Mde Pr 63. Erkalaren, demokraziaren izenean astakeri galantak egiteko. Eguzk GizAuz 98. Demokraziaren izenean or dabiltza kaleetan barrena marrakaz. AZink 140. Atxakia, eztagoala demokraziarik. Gerrika 276. Leenguak dira agindu edo barruko lege eta barruko demokrazi. Ib. 278. [Chilen] demokrazia desegin eta Allende […] heriotzera eraman dutenak. MEIG VIII 38. Kristautasuna eta demokrazia, bandera eder horiek, ez ote darabiltzagu klase interesen estalki eta zerbitzuko? Ib. 38. En DFrec hay 299 ejs., 5 de ellos septentrionales.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. democracia
fr iz. démocratie
en iz. democracy
port iz. democracia

Beren demokrazia, beren sozialismoa, beren revoluzioa azal ederra ta mami ustela duten itzak dira. Urreta EEs 1918, 155. (Orotariko Euskal Hiztegian)

demokrazia (Argazkia: eitb.eus)