diskete

iz. Banda magnetiko fin eta malgu batez osatutako disko unitatea, hauts partikulak kentzen dituen oihal batekin forratutako plastikozko euskarri laukizuzen batean zigilatua. 1970eko hamarkadan sortu zuen IBMk, eta bere markako konputagailuetan jarri zuen. 1972an, 3740 memoriako masa zuen disko malgua aurkeztu zuten, lehen diskoak fisikoki malguak zirelako horrela deitua. Gainerako konputagailu fabrikatzaileek berehala hartu zuten salgai zegoen softwarea banatzeko baliabide egokitzat. Ordudanik, hala ere, aldaketa ugari izan ditu, bai tamainan, bai memorizatzeko ahalmenean. 8 hazbetetik 3 ½-ra pasa da eta 100 KB gordetzetik 1,44 MB-era. Disketearen historian denera ia hamar mota ezberdin izan dira, eta bakoitzak zegokion irakurgailua izan du. (Wikipedia)
Sinonimoak: iz. disko malgua (Wikipedia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. (Inform.) disquete, diskette, disco flexible
fr iz. disquette
en  iz. floppy (disk), diskette
port  iz. disquete

Informatikak badaki erantzun guztien berri; lehen oro liburuetan zegoen bezala, orain disketeetan. [Ez balego beste mundurik, Karlos Linazasoro (Alberdania, 2000, orr.: 83)] (Ereduzko Prosa Gaur)

 

diskete (Chris Phan, FlickrCC)