doilor

iz. 1 adj. Mespretxua bereganatzen duena, leialtasunik edo esker onik agertzen ez duena. Ik. bilau 2. Guztiz eskergabea eta doilorra izan behar da, hain Ongile oparoari horrela erantzuteko. Otsein doilorren zantarkeria. Doilorra, hezurrak hautsiko dizkiat. Bihotz doilorrekoa. || Esr. zah: Txori doilorrak kanta doilorrak. Emazte doilorraren jabea, jopu. 2 adj. Zekena, zikoitza. (Hiztegi Batua)

Sinonimoak: izond.

    [leialtasunik edo esker onik agertzen ez duena]: bilau, gizatxar, gizatzar, zital, kiskil Ipar., mandil Ipar., andur g.e., kaldar g.e., bekaizti Ipar. g.e., brigant Ipar. g.e., miserable Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) izond. ruin, mezquino, -a; bellaco, -a; despreciable (2) izond. avaro, -a; codicioso, -a; tacaño, -a; avaricioso, -a
fr izond. misérable, vil, -e ; mesquin, -e ; minable, avare, cupide
en (1) izond. [zitala] despicable; wicked, evil, vile; contemptible; bad (2) izond. [zekena] mean, miserly, stingy
port (1) mesquinho(a), adj desprezível (2) avarento(a), avaro(a), tacanho(a)

Astindu batek bultzatu ninduen aurrera: amorruak begiak lausotu zizkidan, sumin gorri batek gogo bizia piztu zidan zinausleari lepotik heltzeko, hain era doilorrean iruzur egin zioneta nire konfiantzari, nire sentimenduari, nire buru-eskaintzari.  [Hogeita lau ordu emakume baten bizitzan, Stefan Zweig (Edorta Matauko), Igela, 2007] (Egungo Testuen Corpusa)

doilor (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)