domina

iz. Metalezko pieza, gehienetan biribila, irudi edo idazkun bat daramana. Maiz oroigarri, ohoregarri edo sari moduan ematen da. Zilarrezko domina lortu du Joko Olinpikoetan.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.
[medaila]
medaila (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es medalla
fr médaille
en medal

Maialen Chourrautek (Lasarte-Oria, 1983) Olinpiar Jokoetako brontzezko domina irabazi du ur bizietako K-1 mailako saioan. Hirugarren izan da, 106.87ko denborarekin, Emilie Fer irabazlearekiko 0.97ra. Zilarra Jessica Fox-ek eskuratu du, 0.61era. [Chourrautek brontzea lortu du, berria.info] (2012-08-02)

Maialen Chourraut dominarekin (FlickrCC, Gazteaukera)