dunbots

iz. Zarata handia, burrunba. Trumoiaren dunbotsa. Berebiziko dunbotsez dorre bat bezala erori zen zelai erdian. Errotarrien dunbotsa! (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

dunbots (G ap. A; Lar, Hb ap. Lh, H), dunba-hots.

Ruido, estruendo. “1. retentissement, fracas. Syn. de dunbada. 2. bruit de grosses sonnettes (dunba). 3. au fig. appareil retentissant, faste” H. “Sonido” A. v. dunbada. Tr. Documentado en textos meridionales desde mediados del s. XIX. Moab tronpeten dunbots eta otsaren erdian galduko da. Ur Am 2, 2 (ap. A). Ola-dunbotsak betiko ixildu dira Euskal-erriko mendietan. Camp EE 1882a, 33. Entzuten dira autzaio edo tutu eta arratzaen soñuak dunbots izugarriarekin. Otag EE 1882c, 582. Gudaren dunbots ikaragarria. Ib. 586. Etxean ta inguruetan dunbotsa burrunbatuaz, ateren batek ixtean ateratakuarena zan. Zink Crit 27. Berebiziko dunbotsez dorre bat bezala erori zen zelai-erdian. ‘À grand bruit’. Or Mi 59. Lizardiri belarrietan dunba-ots izugarria eragin bear. TAg Y 1933, 25. Sarats itzalen kulunera / ta ibai-erroten dunbotsera. Loram Y 1933, 338. Errotarrijen dunbotsa! “Ruido de piedras molares”. Laux AB 77. Guda baten dunbotsak ezkontz asmoak urratu zittun. Etxde AlosT 38. Mutur artan tupust egin zun itxasontzi astunak bere biziko dunbotsez. Zait EG 1951 (9-10), 75. Erri-etxeko malluketaren dunbotsa. Anab Poli 53. Aditu bedi gaztaiñen dunba-otsa ta danboliñaren eragiña. NEtx LBB 155. Sei pila-ardatzburu ziran, aldi-urrenka jo ta jo alako dunbotsa sortzen zutenak. “Aquel estruendo”. Berron Kijote 226.

Sinonimoak: iz.

    [zarata handia]: arrama, burrunba, dunbada, durunda, furrunda, zaratots, harramantza Ipar., burrundara Heg., durundi Bizk., arroitu Naf., buila beh., hotsandi g.e., zunburrun g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. ruido, estruendo
fr iz. bruit sourd et grondant
en iz. (loud) noise; din; crash; [trumoia] clap
port iz. ruído, barulho

Hirian dunbots handia entzun zen, hodeietan dabilen trumoiaren moduan. [Eraztunen Jauna III, J.R.R. Tolkien / Agustin Otsoa (Txalaparta, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

dunbots (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)