ederki

adb. 1 adb. Edertasunez; behar den bezala, (oso) ongi. Ederki eta egoki elkartzen ziren haren ariman jakinduria eta apaltasuna. Aretoa argiz eta lorez ederki apaindua zegoen. Jauregi bat txit ederki eraikia. Abeslariek ederki kantatu zuten Goikoetxearen meza. San Agustinek ezin ederkiago dioen bezala. Gaztelaniaz ere ederki zekien. —Zer moduz? —Ederki, Jaunari eskerrak. Hirurok elkarrekin ederki biziko gara. Ederki, Petiri, ederki. Ederki bazkaldu eta gero. 2 adb. Adkor. Oso, asko. Ederki edanda. Ederki astinduta bidali zuen. Hau bai dela adarra ederki jotzea! Nagusia horretan iaioa zen, aspaldian ederki saiatua. Masailak ederki gorritu zitzaizkion hitz haiek entzutean. Ederki kostatako garoa guk ekartzen genuena. || ederki eman ere Inola ere ez, ezta pentsatu ere. Engrazia damutu?, ederki eman ere!, ez duzue ezagutzen urdanga hori. Besteek ere guk bezala jokatuko luketela uste al duzue?, ederki eman ere! (Hiztegi Batua)

Sinonimoak: adond. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [edertasunez]: ederkitxo, galanki, poliki, polikiro, polikitxo, ederkixko Ipar., polikiño Ipar., polikixko Ipar., ederto Bizk., galanto Bizk., polito Bizk., eijerki Zub., ederkiro g.e.
    [oso]: alde batera, begietaraino, betean, bete-betean, ederto, erabat, guztiz, hagitz, oso, osoki, oso-osorik, osorik, osoro, plei-plei, sits eta bits, txit, zeharo, anitz Ipar., arras Ipar., arrunt Ipar., biziki Ipar., gain-gainetik Ipar., tinketz Ipar., tutarrez Bizk., osotoro Gip., alde bat L-N, txoil Naf., guztiro g.e., osotara g.e., betero zah., konplituki zah., seko Gip. beh., net Ipar. g.e., soberanoki Ipar. g.e., tint Bizk. g.e., alde guztiz Ipar. zah., beteki Ipar. zah.
    [asko]: asko, ederto, franko, galanki, hagitz, galanto Bizk.
    [primeran]: ederkitxo, ederto, zoragarriki, zoragarriro, ederkixko Ipar., bapo beh., espezial beh., ederkiro g.e., majo Heg. beh., sano Bizk. beh., primeran Gip. beh.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) adb. de manera hermosa; bien, magníficamente; ampliamente (2) adb. bien, mucho, abundantemente, cumplidamente; muy
fr (1) adb. bien ; très bien (2) adb. beaucoup, abondamment
en (1) adb. beautifully; nicely; well (2) adb. very well, well; hard
port (1) adb. de manera hermosa; bien, magníficamente; ampliamente (2) adb. bien, mucho, abundantemente, cumplidamente; muy

Ederki ibili gara gaur!

ederki (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)