elgorri

iz. MED. Gaixotasun infekziosoa, eruptiboa, oso kutsakorra eta epidemikoa, bereziki umeengan agertzen dena. Birus batek sortzen du eta ezaugarri nagusia larruazaleko erupzio gorria da. Inmunitate iraunkorra uzten du.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.
[gorrina, txarranpina]
mingorri, gorriaire Ipar., gorrina Ipar., gorriño Ipar. pl., gorni Gip., txarranpin Gip. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es sarampión
fr rougeole, scarlatine
en measles
ja 麻疹 (hashika)

1932an izandako elgorri eta kukutxeztul izurriteen eraginez, eskola itxita egon zen. [Historiako zertzeladak: Mikelete postuetako eskolak, Joxe Fernando Garmendia (Hik Hasi aldizkaria)]