elkarlan

iz. Batzuen artean egiten den lana. Liburua elkarlanean egin dute.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.
[elkarlan] auzolan, haitada, taldelan  (Labayru Ikastegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia eta Word Reference):

es iz. trabajo en equipo, trabajo común
fr travail en équipe, travail collectif
en teamwork; collaboration
port cooperação, trabalho de equipe

Entzun:

Udalbiltzak zoriondu egin ditu .eus domeinuaren bultzatzaileak. Nabarmendu du Euskal Herriak ikusgarritasuna lortuko duela Interneten. Euskararentzako domeinua lortzeko elkarlanak erakutsi du, Udalbiltzaren esanetan, eraginkorra dela estrategia hori: “Batasunak indarra egiten du”. ‘.eus’ domeinua onartu dute, Berria.info.  2013-06-14

ICANNek .eus domeinua onartu du

Urtebete oso bat ebaluazio fasean eman ondoren, ICANN erakundeak Euskararen eta Euskal Kulturaren Komunitatearen .eus domeinua onartu duela jakin dugu. Iritsi da urteetako lana eta pazientzia eskatu duen prozesuaren emaitza. ICANNek. eus domeinua onartu du, puntueus.org