elkarretaratze

iz. Elkarrengana biltzea. Milaka lagunek presoen eskubideak aldarrikatu dituzte elkarretaratze isiletan. Elkarretaratze ugari egin ziren hurrengo egunetan hilketak salatzeko. Elkarretaratze hunkigarri haren biharamunean agurraren ordua heldu zen. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

Sinonimoak: iz.

    [elkarrengana biltzea]: elkartze, elkarganatze, kontzentrazio (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. (Ipar.) reunión, asociación, concentración, encuentro; quedada
fr iz. réunion, meeting, concentration
en iz. meeting, concentration
port iz. reunião, concentração

Gaur, “Duintasunaren Martxa” izenekoa abiatu da Nafarroako herritik goizean, eta Iruñera heldu da arratsaldean. Bertan, milaka lagunek harrera egin diote Nafarroako Auzitegi Nagusiaren atarian, han deituta baitzegoen elkarretaratze bat, sententziaren aurka protesta egiteko.  [Oihu bera jendetzaren ahotan: “Altsasukoak askatu”, Jon O. Urain (Berria.eus, 2019-10-26)]

elkarretaratze (Argazkia, Iñigo Uriz / Foku)