emakume

iz. Sexu emeko pertsona, bereziki heldua dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.
[emaztekia]
andre, emakumezko, emazte Sort., emazteki Sort., andrakume Bizk., andrazko Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es mujer
fr femme
en woman; lady

Berdintasuna izatetik urrun dira oraindik emakumeak, batez ere lan arloan eta ardura postuetan. Horregatik hainbat manifestazio aterako dira gaur sindikatuek eta mugimendu feministak deituta. (Hainbat mobilizazio egingo dira gaur, emakumeek bizi duten diskriminazioa salatzeko, Berria.info) [2011-03-08]