endroke

iz. Xake-jokoan, zenbait baldintza betez gero erregea eta gazteluetako bat aldi berean mugituz egin daitekeen jokaldia. Erregearen gazteluarekin egiten denean (endroke motza) erregea zaldiaren laukitxoan eta gaztelua alfilarenean kokatzen dira; erreginaren gazteluarekin egiten denean berriz (endroke luzea), erregea alfilaren laukitxoan eta gaztelua erreginarenean. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. enroque
fr iz. (jeu d’échecs) roque
en iz. (chess)castling
port iz. roque

Xake partidako mugimendu guztiak aurrez zekizkien igarlea zen, erregea arriskuan zegoenean dorrearekin ordezkatzen zuen endroke egilea, kasualidade urrunetara gidatzen zuten ate guztietako maratilaren jabea… [Pasaia blues, Harkaitz Cano ((Susa, 1999))] (Ereduzko Prosa Gaur)

endroke (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)